« Ongi gauzatutako asmo egokia | Ipuinlaria »
Sakoneta / Juan Luis Zabala / Susa, 1994
Norberaren hondartza sakonetik Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-12-03
Juan Luis Zabala errealitateaz eta bere arazoez oso kezkatuta bizi den idazlea dugu. Idazle konprometitua dela esango genuke, baldin eta konpromezu hitzak ezertarako balioko balu gaur egun. Oso gazte zelarik, idazten hasi zen, Europan egiten zen literatura klase batek liluraturik, oso gogoan dituen idazle batzuek eraginik. Baina, denbora aurrera joan ahala, Juan Luis Zabalak aurkitu du bere ahotsa; hobe esanda, konturatu da zein den berea; eta horren frogagarri da Sakoneta, ipuin edo errelatoak biltzen dituen liburua.
Deigarriena aipatu liburuan, lehen pertsonaren erabilera zuzena, lehen pertsonatik kontatuak baitira istorio ia denak. Horrela lortzen du giro berezia, ez beste inon, ez beste inorengan aurkitu izan ez dudana: barnerakoia oso, gogoetarako isuria, norberak bere mundua eraikitzen duela esan nahian edo. Giro hori lausoa da, gehienetan; malenkoniaz hanpatua; tristea era noiz behinka; oso gutxitan alai; ironikoa inoiz ez. Juan Luis Zabalak deskribatzen dizkigun pertsonaiak, bakartiak dira, umezurtzak, errealitatean ia mirarizko ahaleginez bizi direnak; idazleak, gehienak. Ez da kasualitatea, gela batean itxirik idazten duenak horrelakorik kanporatzea. Eta idazle baten pertsonaiak idazle izateak adieraz lezake idazle horren burutik pasatzen dena zer den. Idaztea baita idazle batentzat, mundua, berria agian, sortzeko lehia bizia.
Kontatzeko modua, nahi eta nahi ez, barne barrunbe horretako giro ilunarekin bat dator: kontaera pausatua, geldoa batzutan, lasaia, pentsamentuak bata bestearen ondoren harilkatuz. Gaiak ere obsesiboak, baina ez arrotzak: bakardadea, norberak besteekin harremanetan jartzeko dituen zailtasunak… Ez dio errealitateari uko egiten, hemengoak eta gaurkoak dira liburuko pertsonaiak; baina beren baitan gorde dira, eta beren baitako talaiatik, edo hondartza sakonetik, begiratzen diote inguruko itsasoari.
“Planeta Abailduak”, “Gabon Gaua” dira, gehien gustatu zaizkidan ipuinak. Eta besteek, ondo eraikita daudela aitorturik, bertan hor-hemen dauden poesia printzak, eguzkiarenak bezalakoxeak, ezaguturik, hotz utzi naute, indiferente samar. Juan Luis Zabalak hartutako bidea ez da ohikoa. Baina bere berea du, ez beste inorena.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro