kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

101 gau / Txiliku / Elkarlanean, 2000

101 gau Koldo Goitia edo Koldo Behetia / Ostiela!, 2001-04

Haur eta gazte literaturan izan da ezagunagoa Txiliku zarauztarra (Till Eulenspiegel-en ixtorio gatz eta pipertsuak ere itzuli eta moldatu zituen garai batean…; hizkuntza jostagai bihurtzen duten bi igarkizun liburu ere osatu ditu, “Axa mixa zilarra” tartean), baina duela bi urte, zenbai ipuin eder argitaratu ondoren, helduen narratiban egin zuen sarrera serio-serio “Hontzaren orduak” txalotuarekin. Honoko honetan, Xerezade berri bat bailitzan, 101 gauetan zehar, gauero pasarte bat idatzi digu. Irakurle amorratuaren sona du Txilikuk eta egia izan behar du, aldizkari hau ere irakurtzen duela igarri dugu. Tipo honek badaki, diogu kolkorako, ostielaratzeko moduko gauzak dauzka. Era guztietako gaiak eta osagaiak dakartza formula berezikoa den liburu pertsonal honek: mitologia klasikoa eta sineste berriak, esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, hala botanika nola zoologiarako gustua, han eta hemen bildutako adabakiak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, jakintza eta umorea batzen ditu… Plazerez idatzitako liburua dirudi eta egokia da plazerez irakurtzeko, eta plazerez ari garela, sexu-kontuak bezalaxe, piskanaka, gauero ataltxo bat irakurtzea gomendatzen digu egileak, nekatu ez gaitezen, baina denak, edo ahal direnak segidan irakurtzea ere ez da ideia txarra. Gu ez ginen gogaitu, oroitzapen ederra dugu oraindik.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak