kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Galderen geografia / Felipe Juaristi / Alberdania, 1997

Mundua eta mindura Javier Rojo / El Correo, 1998-03-25

Felipe Juaristiren poesiaren zenbait giltzarri aipatu beharko banitu, hauexek azpimarratuko nituzke: errealitateak sortzen duen mindura, malenkoniaren presentzia, eta maitasunarena ere bai, ia-ia salbabide bakarra bailitzan… Izan ere, Juaristiren poesia subjektua eta munduaren arteko kontrajarpen ia erromantikotik sortzen da. Poetak oso ondo ulertzen ez duen (edo ezin ulertu duen) mundu batean ikusten du bere burua, eta mundu honen aurrean poesia erantzun gabeko galdera sorta bezala sortzen da. Egoera honetan gauza konkretu batzuetan baino ezin da aurkitu irauteko indarra, zeren poesiak, dagoeneko, ez baitu balio ideia edo sentimendu orokorrak adierazteko. Juaristik honelaxe definitzen du bere ekintza poetikoa: “Norberak bizi duen / Istant iheskorra harrapatu / eta beti guztirako bihurtzen saiatu” (64. orr.). Errekurtsoak direla-eta, irakurleari irudituko zaio liburu honetako poemak oso sinpleak direla. Ia-ia aforismoen antza hartzen dute askotan. Baina sinpletasun hau itxurazkoa baino ez da, estilizazio lan miresgarriaren ondorioz lortu baitu erretorikari askotan izaten duen apaingarri-kutsu guztia kentzea. Hitz gutxitan: bai kontzeptuen garapenagatik, bai estilizazio honengatik benetan liburu ona iruditu zait hau.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak