kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Margolana / Igor Elortza / Alfaguara-Zubia, 1999

Margolana Ana Unanue / Aizu, 2001-04

Istorioa: 2002. urtean gaude, eta Jon Mirande institututik margolan baliotsu bat desagertu da, misterioski desagertu ere. Liburuko protagonistek, institutuko bi ikaslek, aitortuko dutena baino gehiago dakite, eta gorriak ikusiko dituzte Polizia margolanaren arrastoari segika hasten denean.

Hoberena: Margolana intrigazko istorioa da, eta intrigazko istorio bati eskatzen ahal zaiona ematen du: kontakizun arina eta bizia, irakurlearen jakinmina berehala piztuko duena. Nork arraiok lapurtu du margolana? Galdera horrek ziztatuta egingo du aurrera irakurleak, eta azkenaurreko orrian jasoko du ordaina, ustekabeko erantzuna alegia, halaxe agintzen baitu intrigaren legeak. Igor Elortzak oso ongi erretratatzen du bikote protagonista, eta kontakizuna bera ere taxuz egituratuta dago.

Okerrena: protagonistaren jokaera Ane gaixoarekin. Horrelakorik ez duk egiten, txo, bizitza osorako traumatizatuko zuan!

Galdera: zergatik egiten da hainbeste haur eta gazte literatura? Errazago saltzen delako, ala idazleei, batez ere Igor Elortza bezalako idazle berriei, beldur gutxiago ematen dielako gazteentzako liburuekin sartzea argitalpen mundura? Irudipena daukat joera hori dela-eta askotan ale ederrak galtzen ditugula “helduok”.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak