« Itxaropen garaiak | Krisia, aukera »
Euskal sinesmen zaharrak / Joseba Aurkenerena / Gero-Mensajero, 1999
Irudimenaren lana Javier Rojo / El Correo, 2000-04-05
Joseba Aurkenerenak Euskal sinesmen zaharrak deitutako saiakera honetan euskal paganismoa osatzen omen zuten ideiak eta sinismenak ezagutarazi nahi dizkigu. Oinarrizko ideia batzuetatik abiatuta (manikeismoa, Ortzi jainko bakarra, lauburuaren sinbologia…), euskaldunek zituzten sinismenen adierazpen zehatza eta osoa egiten digu… Zehatzegia eta osoegia, irakurle eszeptiko batek kontatzen zaiona bere hartan aintzakotzat hartzeko. Hasteko, berez desberdinak diren hiru maila (errealitatea, honen gaineko metaforak eta hauei buruzko azalpenak) bereiztu gabe daude. Bestaldetik, garai guztiz desberdinetako datuak nahasten dira, antzekoak izateagatik, besterik gabe, beraien artean harreman zuzenak egongo bailiran (eta, hain zuzen, hauxe da frogatu behar dena). Honen ondorioz, irakurleari irudi dakioke euskal kulturan denboraren faktorea egon ere ez dagoela. Etimologiak direla-eta, teoriari dagokion moduko interpretazioa hautatzen du beti, beste posibilitateak aipatu ere egin gabe baztertuz. Beraz, irudimen handiaz egindako fikzioa iruditu zait liburua. Besteak beste (badakit konparazioa piska bat krudela izan daitekeela), R. Gravesek ere gauza bera egin zuen Jainkosa zuria-n eta ez zitzaion oso txarto atera.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez