kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Erakusaldiak. Antologia / Juan Bautista Agirre / Editoreen Elkartea, 1999

Erakusaldiak Javier Rojo / El Correo, 2000-11-15

Iaz agertu zen Juan Bautista Agirre (1742-1823), Asteasuko idazlearen idazlanen antologia hau, Erakusaldiak. Antologia izenarekin eta Fidel Altuna ikertzailearen ardurapean. Euskal literaturan behin baino gehiagotan aipatu izan da garai bateko idazleek aurrekorik izan ez balute bezala idazten dutela, beraien oinarrian euskal idazlerik ez balego bezala. Oraintsu arte bazirudien idazleek ez zutela aurreko belaunaldien lana aintzat hartzen, aurreko belaunaldi horietan (izen piska bat handia erabiliz klasikoak deitzen ditugunak) ezer aurkitzerik ez balego bezala. Agirre Asteasukoa iritzi hau oker dagoelako frogarik handienetako bat da. Izan ere, idazle xume honengan, XVIII. eta XIX. mendeetan elizkizunetan erabiltzeko sermoiak idazten zituen apez honengan, benetako narratzaile trebe baten hazia aurkitu ahal dugu. Gaurko irakurlearen ikuspegitik sermoi hauek kontakizunak balira bezala irakurri ahal dira: erretorikak eskaintzen dituen baliabideen bilduma, erlijioaz esaten dituenak bermatzeko hainbat lekutatik ateratako adibideen moduko istorio interesgarriak (eta dibertigarriak), aurreiritzirik gabeko idazkera baten adibideak… Gaurko irakurleak hori aurki dezake, liburuak irakurtzeko eskatzen duen ahalegin txikia egiten badu.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak