kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Begirada bat Kubari / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2007

Kubari buruz Javier Rojo / El Correo, 2007-07-11

Iñaki Petxarromanek “Begirada bat Kubari” izeneko liburua argitara eman du. Kubatar batzuei egindako elkarrizketetan oinarrituta idazleak erreportaje liburu bat idatzi du ia 200 orrialdetan zehar. Itxuraz Kubari buruzko ikuspegi zabala eman nahi du, 30 pertsonaren iritziak jasotzen baitira liburuan, baina irakurlea berehala ohartuko da liburu honetan gailentzen dena izenburuan aipatzen den begirada dela. Izan ere, lekuko asko agertzen dira, eta gehienek ildo bereko iritziak ematen dituzte. Idazleak aldez aurretik zehaztua zuen begirada eta lekukoak bilatu ditu begirada hori baieztatzeko. Pixka bat pedantea izanda, esan daiteke liburu honetan ikusten dela giza eta gizarte zientzietan askotan erabiltzen den joko epistemologikoa: hipotesiaren itxurapean axioma bat eskaintzen da, eta horrela beti baieztatuko da itxurazko hipotesi hura. Agian Kuba ez da paradisu sozialista, baina akatsak akats, paradisutik hurbilen dagoen lurraldea da. Hauxe da idazlearen planteamendua, eta akatsak aipatzen direnean ere, hauek bidean sortutako oztopo txikiak baino ez direla erakutsi nahi du, bidea argi markaturik baitago. Euskaldun ezkertiar askoren artean ohikoa den ideia, bestalde.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak