« Sagar biltzen: Paperetan gatazkak | Tunelak irteerarik ez »
Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007
Krudelkeria Jon Kortazar / El País, 2007-07-09
Oso ipuin liburu irakurgarria eman du plazara Harkaitz Zubirik (Donostia, 1977) Zakur kale izenarekin. Esango dute kritikoek ez dugula irakurtzen baina gaur utz iezadazue dudan pena agertzen: editoreak azken solapan Zakur kale Harkaitz Canori egotzi dio: “73. Zakur kale. Harkaitz Cano” jartzen du solapan.
Agian ez da errata, agian lausengua da, beraz kritikoak bakarrik ez dira erratzen, beste batzuk ere neurri apalean baina bereak dituzte.
Lau testu labur jarri ditu Harkaitz Zubirik ipuin bildumaren hasieran eta guztiek adierazten duten zeintzuk diren kontakizunen harien bilbeak. Kainen lurrean bizi gara, lortzeko esperoan bizi gara eta esperoak betierekotzen du ordena, hobe da profetez protesta egitea, eta ezer ez da dirudiena. Lau giltza nagusi ibilbide narratiboan.
Homo homini lupus jarrera nagusiaren ordez, liburu honetan zakurra gizakiarentzat krudel lema dugu nagusi.
Aspaldi honetan, azken hilabeteetan, jo dezagun, badago euskal ipuingintzan krudelkeriaren gaia aipatzeko interesa. Bide horretan ikusten dut nik Zubiriren Zakur kale. Gizarte konplexua da gurea eta konplexutasun horretan erlazio sozialak gogorrak dira, eta ez diruditenak.
Harkaitz Zubiri gainera, trebea izan da ipuinen artean hariak sortzen: adibidez, Abegi, S.A.-ko presentzia etengabea (beste alde batetik, izena ironia hutsa da, eta ez da hori askorik aipatu behar). Eta trebea izan da, neurri berean, Hura izan da, nire ustez ipuinik asaldagarriena, lehena eta atarian jartzen.
Trebezia dago era berean ipuinetan Zubirik erabili duen eraketa narratiboan, eta baita tekniken ugaritasunean ere: pertsonaien erronda (Jarri eskela bat zure bizitzan), esaldi baten garrantzia (Kaxen barruan zer dagoen), pertsonaiak ipuin batetik bestera igarotzea, ipuina ekintzaren bukaeratik hastea (Lapurrak), ustekabea eta, azkenik, konplexutasuna batera adieraztea.
Baina, bigarrenez irakurri ditudanean ipuinok, azalaren azpian, jokoaren azpian eta trebeziaren mugetan puntu mingots batek aztoratu du irakurketa: agian, ipuinen baten bukaera xumeak (Jarri eskela bat zure bizitzari), ekintzaren jarraipen aldaketa gabekoak…
Zer esana oso argi izan du egileak eta uste dut oso argi adierazten duela, eta ipuin zoragarriak idatzi dituela, baina beste askotan formulak gainditu du nire irakurketa eta teknikaren nagusitasuna begi bistakoegia ikusi dut.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez