« Usteak erdia ustel | Heriotzaren atzapa-markak »
Markak. Gernika 1937 / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2007
Markak. Gernika 1937 Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-05-20
Bizitzaren markak leku guztietan daude; harrietan, zuhaitzetan, idazkietan, margolanetan, oroitzapenetan, haragian, minetan, memoria kolektiboan eta norbanakoarengan, ahanzturan…
Hori abiapuntua. Ekin diezaiogun, hortaz…
“…Aitzitik badira heriotza txarrak ere, heriotza gaizki itxiak, denboran hondoratu beharrean osorik, gogor eta trinko irauten dutenak; beti oinaze bera eragiten dutenak, gorrotoa sortzen dutenak…”.
Gernikako bonbardaketa eta bere ondorenaz ari da Atxaga Markak lanean. Izen-azpikoak ematen digu zantzua… Gernika 1937.
Zarratu bako zauriak asko dira, eta iragana gaur da, beharbada, bihar ere bada, izan.
Heinkel 51 hegazkinekin eraso egin zioten Gernikari. Osabak kontatua zion Atxagari berari: “…Oso ondo gogoratzen naiz pilotoarekin. Hain beheraino jeisten zenez, primeran ikusten nuen. Kolore gorriko buzo moduko bat zeraman”.
Hausnarketa luzea da. Ondo harilkaturik kontatzen digu Luis Cernuda poetaren bihotza apurtu zuela leuzemiak jota erbestean hil zen ume euskaldunak. Cesar Vallejok hizpide izan zuen sarraskia. Eta George Steer-en telegrama laburrak idatzita utzi zuena: “The tragedy of Gernika. Town destroyed in air attack. Eye-witness’s account”. (Gernikaren trajedia, hiria suntsiturik aireko erasoan, lekuko baten azalpena).
Mamuak eragiten dituzte markek, errari ibiltzera kondenatzen dituztenak.
“…markek, biktimak berpizten ez badituzte ere, haren hurkoa erreskatatzen dutela iraganetik, haren fantasma”.
Picassoren markak. Handienari, Gernika izena eman zion. Neurria, erraldoia. Picassok berak esaten zuen: “Margolanak ez dira logelak apaintzeko. Arerioaren kontra, eraso eta babeserako gerra-tresna da”. Antza, Parisen, koadroaren aurrean ofizial nazi batek Picassori galdetu zion bera ote zen egilea. Berak labur erantzun zuen. “Ez, zuek egin duzue”.
Zer gehitu dezakegu. Markek dirauten bitartean nahikoa esaten dute.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi