« Labartzari agur | Geure jokabideak, agertokian »
Mailuaren odola / Aingeru Epaltza / Elkar, 2006
Nafarroa historia Javier Rojo / El Correo, 2007-02-21
Arnas luzeko nobela idatzi nahi izan du Aingeru Epaltzak “Mailuaren odola” izenburuko liburuarekin, trilogia baten lehen urratsa baita. Nafarroako historiara jo du nobela honetan, XVI. mendeko giro gatazkatsua eta odoltsua kontatzeko. Honelako nobela historikoetan ohikoa den fikziozko egoera erabilita, kasualitatez aurkitutako eskuizkribuarena erabili du istorioa aurrera eraman ahal izateko. Izan ere, garai horretan bizi izandako pertsonaia batek kontatzen baititu, lehen pertsonan eta zahartzaroko talaiatik, aitonaren eta gazte-garaiko kontuak. Puntu honetaraino gauza berririk ez nobela historikoaren generoari dagokionez. Testuak, bestaldetik, eta ezin zitekeen beste era batez izan, zahar kutsua dauka, euskal literaturako klasiko barrokoak gogora ekartzen baititu, muturreko filologismoan erori gabe. Nobela historikoa da, baina kasu honetan adjektiboa (historikoa izatea alegia) nabarmentzen da beste ezaugarrien gainean. Pertsonaiaren ikuspuntua eskaini nahi du, baina honek behin baino gehiagotan historiagile modernoegia dirudi, narrazioaren ondoko gertakariak jakingo balitu bezala, eta here ibilbide pertsonala zurrunbilo historiko horretan lausotuta gelditzen da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi