« Kasandra leihoan | Modernitatea »
Loti ederrak / Yasunari Kawabata / Alberdania-Elkar, 2006
Loti ederrak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-01-21
Imajina ezazu hondartza huts bat. Udagoien hondarretan. Zu besterik ez zaude. Begiak zarratu itzazu, entzumena zorroztu eta irudimenak ekarri eta eraman dezala itsasoa. Uhainak apurtzen sentituko dituzu, hur-hurrean. Sorrera eta haustura. Eta halako batean barru-barneko kolpe batek begiak zabaldu araziko dizkizu. Dena berdin dago. Hutsik jarraitzen du hondartzak. Zu baino ez zaude. Baina zerbait jazo da. Zerbaitek diotsu armonia apurtu egin dela.
Horixe da liburu honek nigan sorrarazi duena.
Idazleak bikain murgiarazten zaitu ekialdeko giro misteriotsu eta arrotz bezain erakargarri horretan. Agure bat, zerbaiten bila… zeren bila? Aitorgarria da bilatzen duena? Aitortzen al dio bere buruari? “Etxe hartara hurbiltzen ziren agure errukarrien zaharmin higuingarriak urte gutxi barru hertsatuko zuen Egutxi ere”.
Egutxi da protagonista. Behin baino gehiagotan irakurriko diozu 67 urte dituela baina ez dela agure. Oraindik ez.
Nik justifikazio lar ikusi dizkiot agureari… edo beharbada agurearen istorioa kontatzen digunari. Besteak dira agureak, besteak dira higuingarriak besteak dira neskekin oheratzen direnak. Besteak, beti. Beti, besteak.
Onartu behar dut idazkera ederra dela, lirikotasun handiarekin jantzia.
Ibon Uribarrik euskaratu du, eta egindako lana txalotu egin behar da. Euskaratu baino gehiago egin duela esango nuke, Japoniaratu gaitu. Hasieran zertzelada batzuk eman dizkigu; egileaz, Japoniaz, bere literaturaz. Eta hau dena gutxi balitz, erabiltzen diren berba askoren esangura ere ekarri digu amaiera aldean paratutako hiztegitxuarekin. Eskerrak horri. Ez naiz nekatuko esaten: zein eder, txukun eta ondo daude azken urteotako euskaratzeak, itzulpen batzuk. “Baina errudun sentimendurik gabe ordaintzen al zuten agureek eskaintzen zitzaizkien neskato gazteengandik? Ala erruduntasun sentimendu sekretuak, aitzitik, poza gehitzen zien?”.
Istorioa zoragarri esaten du egileak, zoragarri eramaten zaitu, liluratzeraino. Baina nik atera dizkiot baina zenbait, zenbait gauza ere aitortu dizkiot, baina hori dagoeneko esistitzen ez den Kawabata eta bion artean geratuko da.
Patxada eman dit irakurketak… baina ezinegona ere bai.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi