« Egun bat Bobby Sandsen infernuan | Besteren begietan »
Bala hutsak / Castillo Suarez / Elkar, 2006
Azal-gordean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-09-15
Izenburutik nahiago dut, aukeran, adjektiboa izena baino, nahiago hutsa bala baino, nahiago hustasuna balatasuna baino. Bala hitzak, izan ere, metafora gisa har badaiteke ere, gurean metaforikoa ez den indarra du. “Ohiko erabakiak ez dira erabaki / bala hutsen gisakoak dira / bihotz txikiak bakarrik geldiaraz ditzakeelako”. Balaren zauria bihotzean, erabaki ohikoen zauria bihotzean, hara hor metaforaren indarra. Zauriz zauri, geografia ezaguna; bihotzetik bihotzera, mundu bat. Baina gero eta metafora gutxiago erabiltzen da euskal literaturan, irudimena ere lautzen ari zaigun seinale.
Liburu honetatik gustagarriak egin zaizkit poemen hasierako hitzak: “Testuen bazterretan egoten naiz / gereziak jaten”, “Egunen batean, bortizki polita izanen naiz”, “Idatz ezazu nitaz / eta nik ahaztuko zaitut ondotik”, “Utzi ninduzun eguneko afaria / izoztuta daukat”, “Emadazu musutxo bat prentsaurrekoa ematen ari zarela”, “Poema batek mingarria dena / eder bihurtzen du”. Eta gehiago.
Poemaren lehen hitzak inspirazioak esaten omen ditu, eta poetaren lana omen inspirazioak emandakoari bukaera ona bilaztea. Baina nik uste poemaren lehen hitzak direla benetakoak, gainerakoetan poema galdu egiten da, narrazioaren labirintuan batzuetan, sentimenduen ibaian besteetan. Lehen hitzak erabakigarriak izaten dira, funtsekoak, poemaren muina baitira. Bestalde, egia da poema batek mingarria dena eder bihurtzen duela, mingarria dena sendatzen baitu, idatziagatik soilik, askotan. Poema batek itsusi dena ere eder bihurtzen du, edo horretan saiatzen da. Poema hauetan zauri handiak daude agerian, eta zauri sakonak gordean. Agerikoak bainoago sakonak direnak zaizkigu kezkagarriagoak. “Bala hutsek ez dute bazterreko kalterik sorrarazten; / ez dute minik egiten, / pitzadura laburrak baizik.” Ageriko zauriak dira bala hutsek eragindakoak. Pentsatzekoa da badirela bestelako balak (metafora erabiliz) eta badirela bestelako zauriak, eta bestelako minak, agerian ez daudenak, gordean dirautenak, noiz azalduko, noiz poema batek eder bilakatuko.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi