« Poetaren liburuak | Agurearenak »
Dioramak / Patxi Iturregi / Elkar, 2006
Begirada batera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-06-16
Zerbait gertatzen ari da euskal idazleen artean, zerikusirik ez duena norberak idazten duenarekin, baizik eta norberaren obra besteek jasotzen duten moduarekin. Horraino iritsiak gara; inoiz baino idazle gehiago dago, inoiz baino idazle hobeak, inoiz baino irakurle gehiago eta hobeak. Eta hala ere oso idazle gutxi bizi da pozik. Honek gogoetara bultzatu behar gintuzke, umiltasunez, noski, edo ironiaz, alferrikakoa baita bestela.
Literaturari buruzko ironia apur bat sumatu dut Patxi Iturriagaren ipuin, istorio, narrazio edo direnak diren hauetan. “Irakurtzeko grina”, “Zure lurralde literarioan”, “Jainkoa eta bere sorkariak”, “Ez leporatu errua inori” eta batez ere “Fikzioaren mendeko” dira horren adibide garbiak. Ironia, ipuin hauetan, irribarre mingots bihurtzen da, ez barre zabal, lasai eta pozgarri. Seguru asko ipuinen helburua ez delako inor alaitzea. Beste idazleei buruz idazten duten idazleek markatutako kartekin jokatzen dutela iruditzen zait. Edo miresmena adierazten dute, faltsua dena ia beti, edo mespretxua, egiazkoa dena ia beti. Oso gutxitan ikusi dut iritzi libre, sano eta norberaren banitateak mugatuta ez dena. Bai, beste belaunaldikoak ez ezik, beste mendekoak ere badirenean aipatutako idazleak. Iturriagak aukeratutako ironia bide egokia da, ez dakit irakurleari pentsarazteko, baina bai distantziari eusteko, eta distantzia gordetzen denean, dena bestelakoturik ikusten da, bai literatura eta bai bizitza.
Ipuin, istorio, narrazio edo direnak diren hauek laburrak dira guztiz. Batzuk besteak baino laburragoak, noski. Ipuin labur batek biluzik ageri den gizon edo emakume baten antza du. Berehalako eragina du, une batekoa; izan ere, biluztasuna luzatzen denean, errepikakor bilakatzen da, eta galdu egiten dira lehen begiradan jasotako sentipenak. Hori onenean, biluztasuna atsegina denean. Begiradak erabakitzen du, dena dela, biluztasunaren atsegina edo atsegin eza, ipuin laburraren edertasuna edo edertasun eza erabakitzen duen bezala. “Txikitako oroitzapena”, esaterako, oso polita da, oso samurra, begirada batera bederen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi