« Elena Odriozolaren elegantzia | Begirada batera »
Lauaxetaren bibiloteka / Jon Kortazar / KM Kulturunea, 2006
Poetaren liburuak Javier Rojo / El Correo, 2006-06-14
Borgesen narrazio batetik aterata dirudi Jon Kortazarren saiakera honen izenburuak: “Lauaxetaren biblioteka”. Eta batzuetan, hitzaurre moduko hitzetan, adibidez, halako narrazio baten aurrean gaudela esan daiteke. Santanderren 1937an datatutako dokumentu bati esker, non azaltzen baita zer zegoen Baionara eraman behar zituzten kutxa batzuen barruan, jakin dezakegu zer-nolako liburuak zeuden Esteban Urkiaga “Lauaxeta”ren bibliotekan. Liburuak agertu ez, baina dokumentu horretan agertzen da 650 libururen erreferentzia. Jakina, ezin dugu jakin hor aipatzen direnak baizik ez ote zeuden poetaren bibliotekan, ezta horiek nola erabili zituen ere. Edonola ere, erreferentzia puntu interesgarria da poetaren irakurketak, gustuak eta interesak zehazteko. Kortazarrek zerrendako liburuetan agertzen diren ildo nagusiak zehazten ditu bere saiakeran. Erreferentzia batzuk aldez aurretik ezagunak ziren, eta beste batzuk susmoen esparruan zeuden. Orain susmo horiek baieztatuta ikus ditzakegu. Izan ere, liburuok bere garaiko kulturan txertatutako poeta baten irudia eskaintzen dute. Bitxikeriak ere ez dira falta, “La vida amorosa de Mesalina” izeneko liburu baten presentzia, adibidez.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez