kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Harrizko hiri hau / Ivan Igartua / Hiria, 2006

Hiriaren bihotza Jon Kortazar / El País, 2006-05-15

Zati bitan bananduriko liburu bikoitza eman du argitara Ivan Igartua irakasleak. Harrizko hiri hau deitzen da eta zatiez gain, liburuak ere molde desberdin bi dituela esan genezake. Lehen zatiak “Hitzen itzal” hartu du izenburutzat, eta bigarrenak “Hiri erbesteratua”.

Baina horrekin jarraitu aurretik liburuaren izenburuan gelditzen da une batez arreta: Harrizko hiri hau! Gabriel Arestiren formak omenaldi gisa erabiliz idatzitako izenburua, nahiz eta ondoren Aresti gutxitxo izan testuaren barrenean. Atrebentzia nagusia da Gabriel Arestiren pareko zerbait egitea haren omenez bada ere, gaizki ulertzeko arriskua baitago, ironiak estaliko ez balu Gabriel Aresti omendu eta elkarrizketaz haren poesia hornitu nahi duen liburu baten aurrean. Hiria harriarekin (zentzu ia deskriptiboan eta metaforikoan, noski) lotzen duen poema sorta sotil bat dugu begi bistan.

Aresti jarraitzen ez duela dakigularik, keinua bere horretan geratu dela agerturik, bikoiztasunarena da gehien harritzen nauena liburuan. Hitzari buruzko atalean Ivan Igartuaren poesiak badu trantsizio garaiaren aurretik egiten zen poesiarekin zenbait lotura: hitzen ondo eza; hitzen nagusitasuna; Mikel Arregiren konpasean, poesia sinbolista eta bigun baten aterpea; niaren ahotsa zuka deitzen den neskato bati deika; kalean ikusi ez ikusi galduriko islen agerpena, distirak, desirak…

Bigarrenak, ene iritziz, askoz ere indar handiago du. Aldatu dira, adibidez, irakurketak, eta Ivan Igartuaren poesiaren barnean irakurketek pisu handia badu ere, batzuetan irakurketen gainean egindako poemak eskaintzen dituela ematen duelarik, poetak hausnarketez beteriko poemak ematen ditu. Islatik eta begiradatik, pentsakizunen mundura igaro dela ematen du. Poemak toki handiagoa biltzen du bai neurri aldetik, bai luzaeren aldetik.

Aipagarriak dira sailaren hasierakoak bere joera sozial handiarekin, gure gaurko giroari egiten zaion kritikarekin. “Nire bila etorri ziren”, “Ce dur désir de durer”, “Argia itzaltzerakoan”, eta batez ere “Heriotza eta ideiak”. Gure inguruan izan dugun beldur eta lotsaren aurrean egindako protestak dira hauek, eta neurri baten, gizakiaren agerpena izuen erreinuan.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak