« Gure mundutxoa | Buia itsaso erdian »
Ez merkeenak! Bai onenak! / Lander Garro / Alberdania, 2006
Ez hain aspaldi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-03-24
Ez merkeenak! Bai Onenak! Aspaldiko kontuak dirudite. Garai batean gaur baino gehixeago entzuten zen lelo hori, noski, garai batean gaur baino baserritarragoak ginen. Hala zirudien behintzat. Garai batean gure herriko kale nagusian pentzu-denda bat baino gehiago zen; orain ez dago bat bera ere. Aldatu egin gara, eta aberats berriak bere iragan txiro, pobre eta eskekoa atzean utzi eta ahantzi nahi duen bezala, hiritar berriak bere iragan baserritarra ere atzean utzi eta ahantzi nahi du. Horrela jokatuz uste du iraganeko korta-usainak, eta abarka-krakak eta abarrak, desagertu egiten direla, oroimenaren lanbroak orainaren euriteak ekarriko ez balitu bezala. Baina jakina, oroitzen ez denak ez dezake orainean minik har.
Liburu hau polita da, zentzu estetikoan bederen. Bi zati ditu. Lehenean Argia astekarian argitaratutako iragarki grafikoen hautaketa dago. Polita ez ezik, bitxia ere bada, eta balio du ulertzeko zein gizarteri zuzentzen zitzaion aldizkaria. Azirik onenak saltzen dira, Nik bezalako ortzak nai ziñuzke, Nekazaritza gaiak. Bonaparte Prinzipiaren euskerazko liburuak, Elizarako Kandelak, Euskadi izena duen jaboya!. Bigarrenean hitzen hautaketa dago, alegia aldizkariko testuen hautaketa.
Garai bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ez dago zalantzarik. Baina nik halako iragarkiak ikusi eta irakurrita, irudipena dut Argia astekariak zabaldu nahi zuen euskal ideia inozoa zela, eta tolesgabea, garaia ere inozoa eta tolesgabea zelako, sinplea bezain laua, koskarik gabea. Eta iragarkiek islatzen duten munduari begira, baserritarrek eta baserri-giroko biztanleek osatutako mundua, neure buruari ere ezaguna egiten zait, denboraldi luze batez mundu horretako partaide izan bainintzen, dendara pentzu edo hazi bila joandakoan. Ez dago zertan lotsa, egia da, baina ez dago zertan pentsa aspaldiko kontuak izanik, guri ez dagozkigula, gu garena ere, osorik ez bada zati batez, iragarki horietan baita, ongi islaturik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui