« Kearen truke | Purrut! »
Etorkizuna / Iban Zaldua / Alberdania, 2005
Bitxikeriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-06
Uste dut bi liburu nahastu zaizkiola Iban Zalduari, ez dakit buruan ote ala ordenadorearen tripetan, Sabinorena bata, Sabino biziko balitzateke, edo Si Sabino viviría, zientzia fikziozko liburua, eta ipuin hauek osatzen dutena. Liburua izan baino lehenago ideiak izango ziren, zirriborroak, bakoitzak bere giroa eta bere denbora izango zituena, baina gero jakinekoa da buruak pentsatutakoa aldatu egiten dela idaztean, alegia buruak proposatzen duena jardunak erabakitzen duela. Bi liburu nahastu zaizkiola uste dut, “Etorkizuna” izena duen ipuina, liburuko azkena, irakurtzean. Liburuko ipuinik politena da. Geroan dago kokatuta, izenburuak ondo adierazten duen bezala.
Ipuinaren muina denbora da, eta ipuina, azken finean, denboraren erabilera da. Ipuin batek denboraren zurrunbiloan sartu eta onik atera beharko luke. Sar daiteke orainean eta, iraganerako bidea eginez, berriro itzuli orainera; edo sar daiteke orainean eta gerorako bidea eginez, iraganean finkatu. Denbora guztiak lotzean dago ipuinaren grazia, eta biziaren sekretua, ez baita erraza, iraganera joanda handik irtetea, edo geroa ezagututa orainera itzultzea, edo orainean besterik gabe irautea. Denborak ihes egiten dio Iban Zalduari ipuin batzuetan, “Kontuak ez du erremediorik”, “Gargantuarena”, “Mantxa” izenekoetan. Besteetan ez, kontaeraren hariak gobernatzen du denbora eta ez denborak kontaerako gorabeherak. Aurreko liburuen aldean honako hau nahasiagoa dela esango nuke. Elkarrizketak ongi eramanak daude, hizkuntza bizia da haietan, Zalduak ikasi duen seinale. Testua jasoagoa ere bada. Bere estiloaren bila dabil, urreketaria urre bila dabilen bezala, idazlea bere estiloa baita eta estiloa idazlearen urrea, zerbait izatekotan. Baina indarra galdu duelakoan nago, iraganetik gerora egin duen bidaian. Liburuko ipuin asko bitxikeriak dira, eta bitxikeriari garrantzia eman nahian, galdu egin zaio historia, kontu bitxiak begien aurrean erakutsi duen historia.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi