« Matias, izorratu gaituk berriz | Begirada haluzinatuak »
Egunerokoa ez dena / Imanol Azkue / Erein, 2005
Nekezko egunerokoak Josu Lartategi / Deia, 2005-10-04
Ipuinei zenbait gauza eskatzen zaie. Hasieran arreta hartzea, gu harrapatzea; gero, nolabait, horri eustea; eta amaieran, ustekabeko elementua. Ustekabekotzat gauza ugari ulertzen dugu, izan daiteke zerbait harrigarria edo beldurgarria edo suspentse jakin bat airean edo nahi dena, baina amaieran ezinegoean utzi behar da irakurlea. Litekeena da eskakizun horrek ortodoxia punttua izatea; izan ere, zergatik egon behar da araurik? Egia. Eskakizun hori, halere, ohikoa da.
Ipuin sortari zenbait gauza eskatzen zaie. Bat baino gehiago egotea, gutxienik. Ez da beharrezkoa bildumatzat ulertzen duguna izatea, hots, zerbait mardula, baina ipuin liburua diogunean, klasikoak edo salbuespenak kendurik, gutxieneko aniztasun edo kopurua eskatu ohi da. Berriz ortodoxia? Akaso bai, baina horixe da ohikoa.
Imanol Azkueren ipuin sorta labur honekin irakurlea, esan nahi baita ni, kasu honetan, gose eta egarri geratzen da. Gehiago eskatzen dugu, luzeagoa izatea kasu. Apetitua piztea lortzen denerako the end arin eta presazkoa dator. Ez dakit nori dagokion coitus interruptus horren erantzule izatea, egileari ala editoreari (ala biei).
Sei ipuin labur ageri dira Azkueren lan honetan.
Lehena, Silvie eta Alfonsori buruzkoa, erromantizismo dosi handikoa dugu, kontakizunaren denbora aldaketa nabarmenekin. Bigarrenak, Belen eta Rafari buruzkoak, aurrekoarekin kontrastatuz, sinpletxoa dirudi; badu, halere, amaiera ustekabekoa (guztiek duten bezala; beraz, egilea saiatu egiten da nik gorago aipatu arau ortodoxoa betetzen). Hirugarrena, Laura eta Iñaki ageri direnekoa, lortuena iruditzen zait, bereziki apurka-apurka aldatzen doan mutilaren aldartea erretratatzean, krudeltasun puntu berezia igeri egiteraino. Laugarrenean, Joanitorenean, amaierako kontentzioa gustatu zait. Bosgarrenean, Kristina eta Jabierrenean, kontalaria oso lortua dugu, ikuspegia aldatuz baino orojakile mantenduz, eta amaiera, berriz ere, bikaina. Seigarrena, azkena, marinelei buruzkoa, guztietatik desberdinena da, zalantzarik gabe, eta ez dio mesederik egiten aurreko ipuinei, nik uste. Azkenak hizkuntza aberats eta poetikoa darabil, beste ipuinen aldean; baina, bitxia bada ere, guztietan flojoena iruditu zait, desberdinegia delako, isolatuegia.
Ipuinotan badira elementu errepikatuak. Osotasuna ematen diote bildumari: elementu garrantzitsuena bikote harreman gaiztotuen gaia da, berorren eragina eta tirabirak; gizon eta emakumeen begiradak ere azpimarratzen saiatzen da; iraganeko elementua ere puntu garrantzitsua dugu ipuin batzuetan, iraganeko zerbait, orainari eragingo dion zerbait misteriotsua.
Egunerokoak ez diren edo badiren ipuinek egarriz uzten gaituzte akabuan. Gehiago nahi genuen.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui