« Groucho liburua | Basamortuan gal ez dadin »
Itoti urdinaren azpian / Aintzane Galardi / BBK-Euskaltzaindia, 2005
Urdinaren garbia Jon Kortazar / El País, 2005-10-30
Sinbolistentzat —Lizardi eta Lauaxeta, kasu— urdina eternitatearen kolorea zen, eta honela adierazten da poema bilduma honetako lehen sailean ere, Goetheren hitzak erabiliz: “Urdina zeruaren, urruntasunaren, nostalgiaren eta mugagabetasunaren kolorea da”.
Aintzane Galardi Porturen Itoti urdinaren azpian liburuaren gunea urdina da. Eta neurri berean, urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko liburu baten aurrean gaudela esaten digu. Baina maitasuna aipatzen duen unetik, zerbait gehiago ere bada.
Kulturalistek egiten zutenez, aurreko (eta urrezko) poema liburuekin elkarrizketa sendoa proposatzen du. Novoneyra, Sophia de Melo, Salvat Papasseit, Pessoa, Maiakovski eta gaurko euskal poeten antologia gogotsua dira Galardiren elkarrizketa poetikoaren osagaiak.
Galardiren espresio munduak zertzelada txikia maite du. Etsipenez betea agertzen da hasieran (Bandeiraren aipuak agindu lez), baina itxaropenean amaitu du egileak poema bilduma. Fineziaren mugetan, maitearekin elkarrizketa iluna osatu du lehen zatian. Poesia mota honen zantzuek 70eko poesiaren agerbidea dakarte gogora, baina moldapenean badu berririk: hizkera sotila, iradokizuna erabiltzeko era, o tempo infinito bilatzeko espresio-moldea…
Aurton argitaratutako poesia liburuen artean, Galardirena da interesagarriena. Eta marrazkiek eta irudiek ezin hobeto laguntzen diote liburuan esan nahi denari.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi