« Atzeak erakusten du | Abertzaletasun azkona »
Zeruetako erresuma / Itxaro Borda / Susa, 2005
Sufrimenduaren lirika Alvaro Rabelli / El País, 2005-10-16
Mateoren otoitzak zabaltzen du Itxaro Bordaren eleberririk biblikoenaren hitzaurrea, “dohatsu bihotz barnez pobreak, haiena baita zeruetako erresuma”. Eta otoitzari jarraituz lur gaineko dohakabeen mundu oso bat aurkezten digu lan honetan, Otsabideko biztanleena. Otsabide ez dugu inongo mapetan kausituko, beharrik ez, baina bai erraz kokatuko dugu Iparraldeko barnealdean, Amikuzeko txoko batean menturaz. Bertako biztanleen bizipenak ditu hizpide Zeruetako erresuma honetan, denbora tarte luze batean kateatzen diren pertsonen istorioak xumeak.
Otsabideko biztanle hauek lurra sufritzen dute, jaiotzari zor zaion halabehar madarikatua. Izan ere, pertsona hauek sufritzen dute, gerra, miseria, emigrazioa, harropuzkeria, bakardadea, herria, familia eta amodioa sufritu egiten dute. Bozkariorako tarteak txikiak dira eta greziar tragedia balitz bezala sufrikarioa madarikazio bihurtzen da, jendearen baitan errotzen da. Horiexek, gehien sufritzen duten dohakabeek, lortuko dute zeruetako erresuman sartzea, eta bertan dohatsuenak izango dira.
Borda sufrimendu horiez mintzo zaigu erraietatik. Kontaera mingarria eta aldi berean xamurra da, lirismo handiarekin, sufritzen dutenekiko elkartasun keinua gordeaz. Ez da kronika baina bai ikuspegi zabala eta kritikoa XX. mendeko Ipar-Euskal Herriko gertaerez, Bordaren liburuetan ohi den bezala. Bizia eta heriotza harilkatzen ditu, liburu trinkoa bezain eder honetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi