« Poetika | Ipuinak Pirinioetatik »
Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin / Martin Etxeberria / Elkar, 2005
Egunerokoa poesia bihurtzen denean Jon Kortazar / El País, 2005-09-26
Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) bere bigarren poema liburua argitaratu du Elkarlanean etxearen eskutik, “Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin”. Izenburu bitxi samarraren atzean poesia bitxi samarra ezkutatzen dela adierazi behar genuke, eta nahiz eta bere poema liburutik aldaketak gertatu, mantentzen da idazlearen idazkeran hain berezia den naïf estilo berezia.
Izenburuak, agian, gogora ekartzen du Jose Luis Padronek bere poema sailari jarritako hura: “Zure bila itsasoa bidaliko dut”. Baina Padronen liburuan itzal epikoak eta handiak agintzen badu (itsasoak), Etxeberriaren poema liburuan egunerokotasunak eta elementu arruntek agintzen dute (bizikletak).
Hiru poema mota desberdin aurkitzen ditugu testuan. Lehena, maila narratibo eta aho kontagintzaren inguruan kokatu da. Larraitz maitearekin izandako istorioen inguruan moldaturik dago. Testuek inmanentziaz josita daude: kontatzen dutena dira, eta bukaerak indar berezi txikia ematen badiote ere, arruntasunaren inguruko gaiak ageri dira. Eguneroko anekdota xumeak: “Koaderno marroia”, “Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin”, “Zure zain leihotik begira”, “Ilea jaten”.
Errealismo zikinarekin lotu izan badira maiz, eguneroko bizitzari egindako begirada xumea ikusten dut gehiago. Eta estetika baten erakusle, benetan lorturiko indar poetikoaren emaitza gisa baino. Badute bere naif itxuran absurdoarekin elkarrizketa, alabaina, eta bien arteko elkarrizketan gertatzen da berritasuna. Horrela begiradan berria bezala erakusten da normala eta ohikoa dena. Aitorpen gisako “Muxu gaziak” atsegin zait denen gainetik.
Bigarren poema motak, bere laburtasunean, inpresio poesiarekin jolasten du, irudi batekin, ideia labur batekin, jokoarekin: “Ermita txikiaren otoitza”, “Octavio Paz”…
Eta hirugarren motakoak badira poesiaz eta munduaren izaeraz galdetzen dutenak. Kaosaren erdian eraikitako begirada sotila da Martin Etxeberriak eskaintzen duena, estilo lainoarekin, baina erritmoa ongi zaintzen duelarik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez