kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lux mundi / Askoren artean / Euskal Idazleen Elkartea, 2005

Ipuinak Pirinioetatik Javier Rojo / El Correo, 2005-09-28

Zenbait idazle euskaldun eta katalan bildu ohi dira urtero Pirinio aldean. 2004. urtean Vall de Boi-n izan zen topaketa eta orain, topaketa hori abiapuntutzat hartuta, han egondako idazleek burutu duten ipuin-antologia argitaratu da. Izenburua, pixka bat handinahia: “Lux mundi”. Euskaldunen artean idazle hauen izenak irakurtzen ditugu: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Iñaki Friera, Maite Gonzalez Esnal, Gerardo Markuleta, Fito Rodriguez, Andoni Sarriegi eta Urtzi Urrutikoetxea. Istorio guztietan antzeko osagaiak agertzen dira, osagai multzo zehatz batetik egindako aukeraren ondorioa baita, itxura guztien arabera, antologia hau. Pertsonaiak Pirinioetan daude edota hara doaz txango; arte erromanikoari buruzko aipamen ugari agertzen zaizkigu; misantropiaren apologiaren ukituren bat ere nabarmena da. Melankolia tonua nagusi da askotan honelako istorioetan, Pirinioetan pertsonaiek atzean utzitako haurtzaroaren oroitzapena berreskuratzen egongo balira bezala. Eta honez gainera, naturalezaren nostalgia hiritarra, jatorrietatik hurbil sentitzearen beharra. Salbuespenen bat alde batera utzita (Epaltzaren ipuina, adibidez), ironia falta da. Edonola ere, ez da ahaztu behar liburuaren jatorriak mugatzen duela emaitza.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak