kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Hitzezko zubia. Euskal poesia, 1990/2000 / Askoren artean / Letras de Cal, 2000

Hitzezko zubia José Luis Padrón / Pérgola, 2001-01

Harkaitz Cano idazle eta poetak, bere poemak, asko dakienaren umoreaz, galizierara itzulita hobetu egiten direla esaten duenean, nahita edo nahi gabe, hizkuntzen arteko harremanaren muina bera nabarmentzen ari da. Hizkuntza oro maitasunerako sortuak direla hain zuzen ere. Kultura ezberdinen arteko gerrari ihes egiten, hiztun askoan ederki hats bihurturik eduki ditzazkegula gure sortzaileen idazlanak. Geure hizkuntza jaio arazteko modua da egunero hamaika aldiz hamaika hizkuntzetara itzulia izatea. Hizkuntzen arteko leiha inozotik bizirik atera den hizkuntza, horrek berak dena esaten du bere gizatasuna eta etorkizunari buruz. Gatozen, ordea, artikuluaren harira.

“Letras de Cal” artisau argitaletxe galiziarrak, orain gutxi dEfecto 2000. Antolox¡a de poetas dos 90 argitaratu liburuaren asmo beretik, azken hamarkadako euskal poetan antologia kaleratu du euskaraz eta galizieraz: Hitzezko zubia. Euskal Poesia, 1990/2000. Liburuak 90ko hamarkadan olerki lanen bat kaleratu duten poetan olerki bildumatxoa jasotzen du, guztira hogei olerkarien lanekin osatua: Pako Aristi, Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi D¡az de Heredia, Gari Berasaluze, Harkaitz Cano, Igor Estankona, Martín Etxeberria, Mirari García de Cortazar, Karlos Linazasoro, Gerardo Markuleta, Miren Agur Meabe, Juanjo Olasagarre, Xabier Olaso, José Luis Padrón, Asier Serrano, Castillo Suarez, Kirmen Uribe, Urtzi Urrutikoetxea eta Juan Luis Zabala dira antologiak biltzen dituen lanen egileak.

Argi dago ospeko poeta ugari falta zaizkiola zerrenda horri, baina zorionez autore gazteen poesiari eman nahi izan zaio bultzada. Berriak diren poetak edota beren lehenengo liburua azken hamarkadan argitara emandakoak nabarmenduz. Katalanera eta gaztelaniara itzultzeko eskariak jada jaso dituen antologia, Jon Cortazar irakasleak zuzendu du, eta Rafa Villarek, Eduardo Estevezek eta Marilar Aleixandrek galiziar poeta gazteak izan dira, berriz, diseinuaren eta galizierazko itzulpenaren ardura hartu dutenak.

Orain hiru urte galiziar poeta gazte talde batek sortu “Letras de Cal” argitaletxeak handikeriarik gabeko liburu zoragarriak ematen ditu argitara. Ordutik hona zehatz-mehatz hamaika liburu. Haien egiteko handia, azken urteetan, literatur berriaren zabaltzaile papera jokatzea izan da, batez ere poesiari dagokionez, era horretan, beraien zeregina komunikabide baliapide bihurtuz. Lotura kulturalaz baliaturik, ideologia politiko desberdinen gainetik, herrien arteko kultur batasunari eusten diote ezin ordainduzko lanaz.

A ponte das palabras. Hitzezko zubia. Zubiaren gainetik edo azpitik pasatu zer inporta. Bihotz batetik bestera pasatzea da kontua. Poeten lerro batetik bestera. Senez eta zuzen gure benetako izateko arrazoiarekin bat: Hizkuntza.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak