kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

XX. mendeko poesia kaierak / Askoren artean / Susa, 2000

XX. mendeko poesia kaierak José Luis Padrón / Zabalik, 2000-12-16

Susa argitaletxeak, Gorka Arreseren interes egitetsuaz, haren poesiaganako jokaera zorionez txoroaz, olerkigintzan sinesten dugunon mesederako, jakina, gutxiengoaren literatur generoa izaten jarraitzeko bertutea duen horrek iragana, oraina eta, nola ez, etorkizuna ere bai duela erakusten digu.

Gainerako argitaletxe sonatuenek, Atxagaren poeman bezala “arrazoi komertzialak direla medio” kaleratu olerki liburu kopurua gero eta zenbagaitzagoa premeditatuki iragartzen duten bitartean, Susa argitaletxeak, ongi zaindutako euskal poesia erreferentea bihurtu du bere egiteko ausarta eta zaila. Ez dut argitaratutako poemario guztiak atsegin ditudanik esaten, zer egingo diogu, denon gustorako ez dira denak behar bezain hizkuntz poetiko onekoak izaten. Ezin ukatu, ordea, gure hizkuntza benetan gaixotzen utzi nahi ez badugu poetak zaindu behar ditugula. Negozioaren obsezioaz zalantzan gauden bitartean poesia argitaratu behar ote den ala ez, alfer-alferrik du kultura batek bere lur gaineko aldia. Esan dezadan, poetak babesten dituen herriak, zerbait hobearen esperantza gordeko du beti.

Hori ez behintzat, Susa argitaletxeak aurrez-aurre tratatzen du poesia, hori ezin ukatu. Nolabait esateko, poesia etxean bezala mugitzen da hor. Eta mendean zehar euskaraz egindako olerkigintzarekin lehen topo egiteko moduko tokia da XX. mendeko poesia kaierak bilduma. Ez dago batere arrazoirik topo egite horretara ez etortzeko. Ez gara garen guztiok hor ahal izanen, berrogei liburuz osatuko baita bilduma, baina jarrera, sentsibilitate eta ideologia desberdinetatik datozen egileak biltzen ari dira Koldo Izagirreren aukeraketa eta hitzaurreen arrimuan. Hauek dira argitaratutako lehen hogeiak: Orixe, Lizardi, Jokin Zaitegi, Salbatore Mitxelena, Iratzeder, Nemesio Etxaniz, Juan Mari Lekuona, Erdozaintzi-Etxart, Aresti, Azurmendi, Artze, Arantxa Urretabizkaia, Atxaga, Otamendi, Montoia, Itxaro Borda, Patziku Perurena, Iñigo Aranbarri, Luis Berrizbeitia eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia.

Poesia ezagutu nahi duenaren gogo gustora dago hortxe. Bilduma trebea eta ederra.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak