« Bakardadean gautza | Hemen, hor, han »
Elektrika / Xabier Montoia / Susa, 2004
Elektrika. Kritika motza Angel Erro / Volgako Batelariak, 2005-07-06
“Los muertos pocas veces libertad / alcanzáis a tener”. Jaime Gil de Biedma.
Aipua jarri nahi izan diot kritika honi aipuak gustatzen zaizkidalako (Rikardo Arregik dioen bezala, “askotan liburu [eta, gehitzen dut nik, kritika] batzuetan esaldirik onenak direlako”), argi uzteko zer ari naizen azkenaldian irakurtzen, zerk kutsa dezakeen, ondorioz, nire irakurketa, eta Elektrika liburu honek burutzen duen trilogiaren izenari —Hilen bizimoldea— zein espirituari ezin hobeki datorkielako, nire ustez.
Jean Etxegoien, Hezur gabeko hilak eta Blackout-eko Jean Etxegoienen Aljeriako gerrara joan da familiari, batez ere aitari, ihes egiteko (eta nolabait aurre egiteko), bere buruari oso ongi ez dakigun zerbait frogatu nahi balio bezala, seguruenik bera ez dela Jean Etxegoien bat. Eta bada.
Liburu honen egituran begiradak berebiziko garrantzia du. Begirada urruna da, objektiboa, fotografikoa (ez da muzin egitekoa protagonista argazkilaria izatea). Pertsonaien portaerak baino ez ditugu ikusten, ez haietara eraman dituzten barne zirimolak. Begirada berezi hau osatzeko bigarren zutabea teknikoagoa da. Aditzaren pertsonei dagokienez nobela bigarren pertsonan idatzita dago. Horrek intimitatea areagotzen omen du zenbait nobelatan, Sugeak emakumeari esan zion-en, esaterako. Hemen nik esango nuke ezetz. Despertsonifikazioaren prozesuaren partea dela esango nuke. Zu hori edozein izan zitekeen, baita zu ere, irakurle hipokrita —mon semblable, —mon frère! Izenordeen joko honek gehiagorako ematen du, zu askotan zuek pluralean, taldean urturik baitago, bien artean dialektika ezartzen delarik. Eta baita haiek direlakoekin ere. Adibide bat, nihaur ere argi nadin: “Zuetarikoen ondotik, harkiei heldu zaie emaztearen barrenean husteko txanda” (131. or.) Jean Etxegoienek ez du emakume aljeriarra bortxatu; izan ere, itolarria sentitu du, zurbildu da eszena ikusita, baina nolabait erruduna ere bada, armada frantsesekoa den aldetik, horretan guztietan parte hartzen ari den aldetik. Edozein modutan, terroristak, etsaiak, eta baita zuen alde dauden harkiak ere haiek dira.
Erru sentimendua da Jean Etxegoien, itxuraz, besteengandik bereizten duena. Eta eleberria izanen da haren hatsarre moralen, eta baita horiek eragiten dioten erru sentimenduaren mututze prozesua. Eztabaidarako gelditzen da eraldaketa honen esanahia. Geneei men egin dio, eta ezin izan dio berezko maltzurkeriari itzuri? Ala logika militarrera egokitu da, seguruenik haren kide guztiek pasatu duten krisia gaindituta?
Irakurle irudimentsuak liburu honetan aurkituko du, halaber, Euskal Herriko gatazkaz, Elizaren eta Boterearen arteko erlazioaz, adiskidantzaren koldarkeriez, terrorismo internazionalez eta abarrez zer hausnartu franko.
Baina utz diezaiodan liburuaz mintzatzeari eta has nadin nitaz. Elektrika irakurrita askotan oroitu naiz Irakeko gerrarekin, paisaiak eta batez ere egoerak berdintsuak direlako, eta oraintsu epaitzen ari omen diren England soldaduarekin, jakinda zuk eta biok bere egoeran gauza bera eginen genukeela, eta hori ez dakienak ez daki hori eta ia-ia ezer ere ez.
Hori da nik gizateriaz daukadan ikuspegi etsitua. Eta poztu nau eleberri batean islaturik ikusteak, horregatik zait hainbeste gustatu. Horregatik eta zoragarriki idatzita dagoelako, euskara batu ederrean, narrazioaren hariak bikain erabilita (batez ere iraganeko istorio doi iradoki eta inoiz argitu gabeen suspentsea, Il deserto dei tartari akaso arrazoirik gabe burura ekarri nauen terrorista gorrotatu bezain beharrezko haien absentzia…). Eta orobat poztu nau trilogiako bigarren nobela irakurrita ez izateak, askori entzun edo lerro artean irakurri baitiot hirutan hoberena dela, eta eszeptikoa banaiz ere, promesak bete daitezen esperantzarekin Blackout gorde nahi dut udarako. Edo akaso itxarongo dut irailera arte.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez