« Nobela beltza | Zientzia fikzioa »
Urrutira Bidalia / Li Bai (Albert Galvany, Pello Otxoteko) / Alberdania, 2005
Hunkialdia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-06-17
Poeta gutxi da munduan, Li Bai bezain maitatua izan denik. Jendeak oso maitea zuen oso eta poetek ere bai: Ruben Dariok berak honako poema hau eskaini zion: “Maite nazazu txineraz, Li Tai-Peren txinera ozenez “. Ruben Darioren Li Tai-Pe hori Li Bai da edo Li Po, Txinako poetarik handienetakoa, bertakoek diotenez. Denboraren ahaleginez, haren bizitza benetakoa mito bihurtzeraino iritsi zen. Horregatik da hain zaila haren bizitzaren ilun-argiak zehaztea. Tang Enperadoregoaren garaian bizi izan zen (618-907). Garai hori oso aberatsa izan zen Txinarentzat. Etsaiak mendean hartu zituen, besteak beste, eta artea eta literatura bultzatu ziren.
Li Bai taoista librea, alderraia askotan, sentsualtasuna landu zuen bere poemetan. haren hitzei bizia darie, alde guztietatik. Ez zen gizon begira zale soilik; bazekien bizitzak eskaintzen zionetik esku beteka hartzen. Ardoari poema asko eskaini zizkion: “Arren ez niri koparik uka/ Udaberriko haizeak irribarre kantua dakar”. Udaberria, irribarrea, edaria, gaiak bainoago, bizitzaren aurreko joerak dira. Edariak barnea alaitzen du; alaitasunak irribarrea dakar; eta begien aurrekoak udaberria dirudi; udaberri gizatiarra, adiskidea, maitalea Hori da Li Bairen logika, logika sinplea itxuraz.
Izan ere, Li Bairen poemetan sakontzen badu, konturatuko gara izugarrizko lanketa egina dagoela, ez dira bat-bateko bertsoak, gogoeta luze eta sakonaren ondorio baizik. Li Bai bizi izan zen garaian erabat aldatu zen poesia txinatarra. Haren hitzak harremanetan daude beste arte klaseekin. Poesia pintura da; eta pintura, poesia. Poesia ez da arte soila, bizimoduaren isla ere bada: lasaitasuna, apaltasuna, barne oreka Dena goi mailako mundu batekin lotzeko egina; zerurainoko sokak balira bezala. Irakurri ondoren, itzulpenak itzulpen, halako hunkialdia sentitzen du irakurleak, bere burua ere hegan jartzerainoxe.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez