« Bihotz goseti galdua | Hunkialdia »
Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2005
Nobela beltza Javier Rojo / El Correo, 2005-06-15
Eleberri honen izenburuak irakurleren bat despista badezake ere, lehenengo momentutik esan behar da Iñaki Irasizabalek idatzitako “Mendaroko txokolatea” izeneko liburu hau nobela beltzaren alorrekoa dela eta gozotasunetik gutxi duela. Nobela beltzaren topiko batzuk agertzen zaizkigu. Protagonistaren izaera horrelakotzat har daiteke, adibidez. Nobela beltzetan gertatu ohi den bezala, heriotza ulertezin bat dugu eta protagonista, berez, sukaldaria dena, heriotza horren ikerketan aritu beharko da bere gogoz kontra. Bitartean, ia konturatu gabe, bere bizitza hondatuz joango da, poliki poliki, amiltze hau eteteko gai ez delarik. Nobela beltzetan ikusi ohi dugu nola boteretsuen atzean ustelkeria ezkutatzen den. Hemen ere halako zerbait agertzen zaigu, gero eta nahasiago dirudien trama batean. Nobela interesgarria da, intriga osatzen duten hariak ederki lotuta baitaude, eta, bestaldetik, eskertzekoa da idazleak egin duen ahalegina halako trama bat inguru ezagun batean txertatzeko. Hau da, neurri handi batean sinesgarritasuna lortu du idazleak bere istorioan. Nobela beltza da, eta mundu orekatuaren atzean dauden indar ezkutuak agertzen zaizkigu. Eta, errealitatean gertatu ohi den bezala, amaieran dagoen justizia erlatiboa izango da oso.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi