« Denboraldi bat infernuan | Bilbo-Tokio »
Dardaren interpretazioa / Harkaitz Cano / CLA, 2004
Antologia poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2005-04-06
Harkaitz Canoren poesia antologia elebiduna eskaintzen zaio irakurleari “Dardaren interpretazioa. La interpretación de los temblores” izenburua duen liburu honekin. Gaztelerazko itzulpenaren arduraduna idazlea bera da. Eta Ibon Egañak erdaraz egindako hitzaurrea ere agertzen zaigu liburuan. Argitarapen hau jatorrizko liburuak euskaraz ulertzeko arazoak izan ditzaketenei zuzenduta dago, baina euskal irakurleari ere mesedegarria izan dakioke, azken belaunaldiko idazlerik garrantzitsuenetako baten lan poetikoa perspektibarekin ikusteko aukera ematen baitio. Canok aurretik idatzitako bi libururen poemak agertzen dira: “Kea behelainopean bezala” (1994) eta “Norbait dabil sute-eskaileran” (2001). Eta bi mugarri baino ez badira ere, ibilbide bat ikus dezakegu. Beharbada, subjektu poetikoaren jarrera antzekoa da bietan, sinesmenak, edozein delarik ere, alde batera utzi eta gizartean galduta dagoen gizakia agertzen baitzaigu. Giroa hiritarra da, Egañak hitzaurrean azpimarratzen duen bezala, bigarren poema liburuan askoz era zehatzagoan agertzen zaigu. Itzulpena dela eta, esan behar da euskaraz erabiltzen ez dituen puntuazio markak erabiltzen direla gazteleraz, eta honek poema batzuen tonua pixka bat aldatzen du.
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro
Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi
Mikel Asurmendi
Lakioa
Josu Goikoetxea
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
Aritz Galarraga
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez
Akabo
Laura Mintegi
Asier Urkiza
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya
Nagore Fernandez
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria
Jon Martin-Etxebeste
Hitzetik ortzira
Ana Urkiza
Mikel Asurmendi