kritiken hemeroteka

8.684 kritika

« | »

Patata soro bat / Josetxo Azkona / Alberdania, 2004

Patata magikoak Arantza Etxebarria Iturrate / Idatz & Mintz, 2005-03

Ezezaguna zan niretzat orain arte Joxetxo Azkonaren alderdi literarioa, aspaldion horretan dabilela jakin dakidan arren. Idazlea ezaguna da, batez be, irratigintzan (besteak beste, Herri Irratian eta Euskal Herria Irratian), egunkarietan eta aldizkarietan ibilia dalako.

Patata soro bat liburua narrazino laburrez osatuta dagoalako aukeratu dot. Eta egiatan dinot nire aukerea ez dala txarra izan. Ez jat damutu. Narrazinook erraz irakurten dira, ez dago liburu osoa arrapaladan irakurri beharrik oso-osoa behar dan moduan adituteko. Horrez ganera, istorio dan-danek amaiera bitxia daukie, harrigarria ez esatearren, eta pentsatzera bultzatzen dabe irakurlea. Liburuaren aurkezpenean egileak berak esan eban ukitu fantastiko edo surrealista emon gura izan eutseela istorioei, umorea ahaztu barik beti be.

Liburua 61 narrazino daukaz, bata bestearen atzetik emonda, zelan edo halan sailkatu barik, batzuk luzeak, besteak laburragoak. Liburuan danetarik topan zeinke, era guztietako personak, klase guztietako personaiak, bizimoduan helburu bakarra daukienak, gura eta ezinean dabilzanak, aurrekoa baino ikusten ez dabenak, imaginazino osoa guztiz garatzeko aukerea inoz eukiko ez dabenak. Azken baten, bizitzea bera, gutako bakotxa, mundutarron adibidetxoak.

Patata soro bat liburuaren izenburua narrazinootako batetik atarata dago, hain zuzen be, adiskidetasunaren ordezkaririk onena hautatzeko eginiko batzarra kontatzen dauan fabulatik. Baina ipuintxo baten izenburu hutsa baino askoz gehiago da.

Aita-amak baserrikoak dodaz nik eta, askotan ez bada be, soloan ibilitakoa naz, ez dakit laguntzen edo enbarazu egiten. Ze pozgarria dan soloan atxurra eskuetan hartuta patata-ataraten zabilzala, zuloak egin eta gauza borobilok topatzea! Eta zelango sorpresea beti, ez dakizu-eta zulotik patata bakarra, moltzoa edo bape bez atarako dozun! Narrazinook be holan aitu behar dira, bat irakurten hasikeran ez dakizu nora eroango zaituen, ze eragin eukiko dauan zugan, barre edo negar egitekoa izango dan… Solo-beharrean moduan, irakurleak behar egin behar dau irakurrikeran, eta batzuetan gustauko jako eta beste batzuetan ez esku artean egokitu jakon eginbeharra. Halanda be, benetan merezidu dauan egitekoa, dudarik ez.

Liburuaren amaierea aitatuko dot, bihotza edonori nahinon eta nahinoz altxatzeko modukoa da eta. Seguru asko, ez da kasualidadez hor ipinitakoa izango. Idazleak, istorio tristeak, pozgarriak, harrigarriak… idatzi ostean, optimismoz betetako agurra egin gura dau, liburutik atara beharreko konklusino nagusia hori izan beharko balitz lez: “Kopeta gora esanen dut, bizitzan, maiz, gauzak okertzen direnean, ezuste on handiak topa ditzakegula bide bazterrean, baldin eta geure burua gogotik urratzen badugu”.

Halan bedi!

Idatz & Mintz, 39. zenbakia



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak