kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Tango urdina / Aitziber Etxeberria / Erein, 2004

Emakumeak jo eta su Gema Lasarte / Berria, 2004-11-06

Ba halaxe da, euskal narratiban azkeneko hilabeteotan emakumeak jo ta su lumari ematen ari dira. Plazaratu berri diren datuen arabera mintzagai dugun Tango urdina euskarazko liburu salduenen artean dugu. Aitziber Etxeberriak Tango urdina joan den urtean argitaratu eta Opera Prima 2003 saria irabazi zuen. Aitziber Etxeberriaren idaztankera iaz ezagutzeko parada izan genuen. Aurten beste bi emakume estrenatu dira euskal narratiban: Eider Rodriguez, Eta handik gutxira gaur narrazio bildumarekin eta Karmele Jaio Hamabost zauri idazlanarekin, Jaiok gainera, VII Igartza saria publikatzeke dagoen Amaren eskuak nobelarekin irabazi du. Bestalde, Monique Laxalt-ek (euskal jatorriko idazle estatubatuarrak) Oroitzapen urdin iluna eta Begoña Bilbaok Palestina, zure mina merkatuan jarri dituzte duela aste batzu. Mari Jose Olaziregik, berriz, An anthology of basque stories ipuin bilduma argitaratu du Reno-Nebadako Unibertsitateko Center of Basque Studies-en bidez. Antologia hau hamalau ipuinez osatua dugu eta horien artean Arantxa Iturbe, Lourdes Oñederra eta Ixiar Rozasen ipuin laburrak azaltzen zaizkigu. Durango azokarako badakigu Miren Agur Meabek, gutxienez, zerbait prestatua duela. Eta horiek batzuk aipatzearren, beraz, emakumeak idazten, saltzen eta sariak irabazten ari dira. Euskal literaturaren kanonaren berrikusketa egin beharrean gaude euskal narratiba femeninoaren ikusezintasuna behingoz eta betirako ahantzirik uzteko.

Emakumeen idazlanekin hasi bainaiz ez da kasualitate hutsez, izan ere, gaur aztergai dugun idazlanak, emakumeon munduan puri-purian dagoen gaia baitakargu: tratu txarrak. Nobelan haseran patio batean ahotsak entzuten hasten dira, gizonarenak, jakina, eta berehala biolentziaren tesituran jartzen gaitu narratzaileak. Nobela aurrera doala biolentzia kreskendoan doa, azkenik senarrak emazteari egundoko jipoia emanez. Horren lekuko emakumearen karrasiak, gatazka eta solairuan kontra erortzen den gorputz indargabetuaren danbakoa. Hori da nobela honek modu xumean mahai gainean jarri diguna. Izenen semantika eginez nobelan zehar Joxe Mari Apaolaza (protagonista), tratu txarren ikusle eta entzule ikaratua, Iosune, beste bizilaguna, Manolo (tratu txarren emailea), Marga (tratu txarren jasotzailea), Virginia euren arteko alaba eta honen mutilaguna, Imanol, azalduko zaizkigu. Etxeberriak tratu txarrak izen erdaldunekin lotu ditu. Eta ez hori bakarrik, tratu txarrak erdaraz mintzo dira. Izen euskaldunak eta euskara tratu txarretatik salbatu ditu. Baina bizilagunak euskaldunak dira eta ez dute deus ere egiten tratu txar horien kontra, ezin dira besteen bizitzan sartu, senarrak emazteari akabatu arteko jipoia ematen ez dion bitartean, orduan bai; Ertzaintzari deitu etabar. Bitartean lekuko ixilak dira biolentziaren bestaldeko guztiak.

Nere ustez nobela honek duen indargune nagusia gaia da. Egia esan, Aitziberrek narrazioa modu txukunean eraman du aurrera, lehen pertsona eta hirugarren pertsona oso ondo nahastu ditu, irakurlea narraziotik distantzia egokian edukiz eta interesa gero eta handiagoa piztuz.

Nobelan azaltzen diren aipaturiko pertsonaiak denak ere bakarrik daude askatasun bila joandako hirian. Gutxienez bederatzi solairu dituen etxe batean bizi dira euren iraganak eta ezintasunak harrapatuta. Sinbologia aztertzekotan herri txikiena eta hiri haundiena izango genuke kontutan. Baina zerbait inportantea hemen espazialitatea da, etxe monstruoa. Gaston Bachelard-ek dio bizitza ondo hasten dela, hertsia, babestua, gozotasunean, etxe baten altzoan. Etxea gure lehen unibertsoa dela. Kosmos bat dela. Etxeari esker gure oroitzapen askok aterpea dutela, eta etxe horrek txoko bereziak baldin baditu: ganbara, sotoa, gelak gure oroitzapenek ezaugarri diferenteak dituztela. Telaiturantz pentsamendu guztiak argiak direla, sotoa, ordea etxeko lekurik ilunena dela, lurrazpiko botereen gunea dela. Eta halaxe izango da, hantxe, Manolok (tratu txarren emaileak), ospatu baitzituen bere lehen txerri bodak. Garai batean txerri bodetan gizonek parte hartzen zuten eta umea gizontzen zenaren seinale, pesta jakin honetan ematen zen. Manolori ere tokatu zitzaion gizontzea eta horretarako usadioari jarraituz odola jasotzeko barrenoari eustea portunatu zitzaion, baina gure Manolo, artean umea, mareatu eta odolera goraka ez zen bada hasi. Aitak ez zion barkatu odolkirik gabe uztea eta denen aurrean lotsaturik utzi zuen ume gaizajoa. Manolok bizitzan zehar eginikoa txermoniak ordainetan ematea besterik ez da izan. Ondorioak Aitziberren Tango urdina-n dituzue.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak