« Hizkuntza berria | Pako-Pako »
Mendekuaren graziaz / Karlos Linazasoro / Erein, 2004
Mendekuen bilduma Javier Rojo / El Correo, 2004-10-27
Karlos Linazasorok liburu berria du merkatuan. “Mendekuaren graziaz” du izena idazle oparo honen azken emaitzak eta bertan narrazio batzuk bildu ditu. Linazasoro idazle oparo moduan definitu dut; bere belaunaldikoen artean gutxik argitaratu dute beak beste. Izan ere, behin baino gehiagotan alaldu izan denez, idazlea idatzi beharraren “eritasunak” jota dago. Liburu honetan zazpi narrazio jaso ditu, eta liburuaren izenburuuan agertzen zaigu narrazio horiek lotzen dituen haria: mendekua, kontamolde desberdinen bidez, narrazio guztietan mendeku baten istorioa agertzen baitzaigu. Batzuetan narrazio marko baten barruan, ipuin bat kontatzen zaigu, kaxa txinatarren jokoa eginez; bestetan ipuinak aitorpen baten itxura dauka, lehenengo pertsonan kontatua eta desenkusa moduan agertua; noizean behin, ipuinak isilik egon ezin daitekeenaren hizketaldi etengabearen antza hartzen du, isiltasunean heriotza egongo balitz bezala… Paradoxa, ironia eta umorea ere erabiltzen dira honelako istorioetan, halako umore hori, Linazasororen literaturan ohi den bezala, beltz xamarra bada ere. Gauza batek, ordea, atentzioa eman dit: liburua gazteentzako literatur bilduma batean agertu izanak, ipuinak begi bistan helduentzat direlarik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi