« Denboraren eltzean | Mendekuen bilduma »
Fitola balba, karpuki tui / Jon Gerediaga / Pamiela, 2004
Hizkuntza berria Jon Kortazar / El País, 2004-10-24
Dante bere bizitzaren erdi aldean baso ilun eta ezezagun baten erdian aurkitu zen. Jon Gerediagak bere burua giro arrotza baten erdian aurkitzen du, mundu ezezagun eta desberdin baten erdian, eta han, mundua azaltzen ez duen hizkuntza baten jabe delarik, txori batzuk hitz egin diote, eta berak erantzun: “Fitola balba, karpuki tui / erantzun nien bapatean / sekula santan esan ditudan / hitz poetikoenak asmatuz”. Edo bestela esateko: “Nire poemak / ez zena esanez / zenaz mintzatzen ziren / alferrik, baina”…
Hitz arrotzek sortzen dute bada, poesiaren indarra. Eta dena esaten jarraitu behar da. Jon Gerediagaren Fitola balba, karpuki tui liburua, agian, horixe da: hizkuntza poetikoa sortzea arrotz dugun mundu bat azaltzeko. Zeren: “Poesiaren hitz elbarrituak / aski ez direnean mundua izendatzeko”, jarraitu behar da mundua izendatzen. Adibidez, heriotzak sortzen duen mundu ulertezina. Heriotzaren gaiak toki berezia baitu testuaren barnean.
Musikaren eusgarri diren diskoen eredua erabiliz, Side One eta Side Two ataletan banandu du bere lana, Off the record gehigarria eskaintzen duelarik bukatzeko.
Poema bilduma dugu hau, ez da beraz, liburuaren osotasuna zaintzen —erregistro oso desberdineko poemak aurkitzen dira bilduma mardul honetan—, baina horrek ez du esan nahi ez dagoela batasunik, ezta ere hari nagusi batzuk behin eta berriro agertzen ez zaizkigunik.
Erreferentzia berriak dakartza Gerediagak. Musikak osatzen du haren ataletako bat: musika munduak ematen dio zeharbidez zer adierazi, eta beste alde batetik, kultura berri bateko oihartzunak daude testuan. Bide luzea du poetak, eta kontrastea maite du, Manifestua eta Poetika poemek ongi adierazten dute, nik uste, bere joera poetiko eta ironikoa, gizartearen ironia latza bete arte hirugarren zatian, euskal herriko zenbait mito birrinduz.
Lehen aldean, baina, poetak oso testu desberdinak agertzen ditu: Heriotza, bakartasuna, mundu baten galera. Bigarren aldean, surrealismoa hedatu egiten da, tonu poetikoa bideratu, iparraldean sentitzen den arrotz izaera areagotu… Neverland lurraldearen izpiritua indartu… Hirugarren zatiak, ordea, ironiari ematen dio tokia, Jainkoak harrapatzeko tranpak hutsik dirauen artean…
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez