« Haurtzaroko herria | Nazien artean zelatan »
Egia hezur / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2004
Gezurraren hezurra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-05-07
Gezurrak hezurrak ditu eta egiak arantzak. Arantzak zauritu egiten gaitu, egiaren muineraino iritsi nahi dugunean, nola arrosa xume eta usaintsu baten kuskuiluraino sudurra eramaten dugunean. Gezurraren hezur zorrotza haragitan sartzen zaigu, eta odola ekartzen digu azalera, minarekin bat eginik, minarekin nahasturik, minarekin husturik eta barreiaturik. Eta hala ere bada, egiaren arantza ez jasatearren, gezurra nahiago duenik; pentsatzen baitu, seguru asko, hezurra ez dela jaki txarra, gosea denean, edo norberak bere burua zakurtzat duenean, zinikotzat alegia, canistzat, eta ez Kant-tzat, Caintzat baizik.
Edozein Kain maiteagoa baita gure artean, Abel baino, abeltzain baitzen, Karlos Linazasoro umoregileak ondotxo oroitarazten digunez. Abelak ez dira, ordea, abereak, eta isilik geratzen badira ez da, Juan Kruz esaten digun bezala, ameto ematen duelako, aukera hobearen zain geratu delako baizik. Baina herri honetan isiltasuna nahastu egiten da, nahastu egiten dute, askotxotan, konplizitatearekin, abereen izatearekiko konplizitatearekin. Egia da konformismo dagoela, eta areago esango nuke, konformismo hori, botereak bultzatua dela, eta botereaz ari naizenean ez diot inongo enfasi gehiegizkorik ezartzen, errealitateak berak jarritakoari. Eta matxinada ere, hala oroitarazten digu Kuan Kruz errebeldeak, kontserbadore izateko modu bat besterik ez da, matxinadari bere hartan eutsi nahi dioenean. Erantsi nahi nuke, nire aldetik, bestela egiaren arantzak eztarria zulatuko baitit, Juan Kruzez idazten duenean “lehen mailako idazleak, bidea alderik alde hartuta, bigarren mailakoak aurrera ez daitezen”, nik besterik ulertzen dudala, lehen mailako idazlearen interpretariak, kritikaritzat hartzea gehiegizkoa bailitzateke, direla bigarren mailakoak inora joan ez daitezen arduradunak, beren (interpretarien) interesagatik beragatik, iritsiak baikara egoera bitxi batera non interpretaria, interpretatuaren izenean idatziz, interpretatua baino garrantzitsuago bihurtzea. Arkakusoa zakurra baino gehiago izatea bezala baita hori, batak bestea dantzan eta hazka jartzen duelako. Horra hor hezurra eta gezurra.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui