kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arbelaren gainean / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2004

Haurtzaroko herria Javier Rojo / El Correo, 2004-05-05

Azken urte hauetan Xabier Mendiguren Elizegik egin dituen literatur lanei erreparatuz gero, oroitzapenen liburuetan espezializatzeko bidean jarri dela esan daiteke, “Arbelaren gainean” izenburupean argitaratu berri den hau ere bide horretatik baitoa. Oroimenaren txokoetan galdutakoa berpiztu eta oroimenak ekarri ohi dituen ideien asoziazio berezien bideari jarraitzea izaten da haien xedea. Kasu honetan, idazleak amaren familiaren herria (Itsasondo) hartu du oroitzapen horien ardaztzat. Pertsonaia bitxiak, zelebreak batzuetan, familia kontuak, gaztaroko pasadizoren bat, irakurketen egunerokoa: liburu honetan pixka bat denetarik biltzen da. Idazlea behin eta berriro desenkusatzen da hari nagusitik aldentzen delako, baina, egia esan, ez dago halako hari nagusirik, istorio horien kontatzea baitu helburu. Bestaldetik, konturatu gabe, istoriak erresistentziaren epikara lerratzen dira, istorio horietan abertzaleek hain kuttunak dituzten pasadizoak, hagiografiaren mugetan daudenak, hizpidean erabiltzean. Edonola ere, ez dago dudarik Xabier Mendiguren idazle trebea dela, eta bere burua abertzale eta euskalduntzat duen gizarte baten neurriko kronika sentimentalaren nostalgia oso ondo erabiltzeko abilezia izan du.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak