« Literatura ikusten da hemen behetik | Neurria »
Isiltasunaren adabakiak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2003
Mila apunte A. de Amezaga / Bilbao, 2004-04
Gaur egungo euskal literaturaren idazle atipiko baten aurrean gaude, Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Idazle atipiko bezala, liburu atipikoak idazten ditu. Azkena, atipikoena, Isiltasunaren adabakiak. Apunte liburu berezi bat da (aforismo hitza ez du erabiliko autoreak, “aforismoak borobilagoak eta sakonagoak” direlako), euskal literaturan gutxi landu den generoa. Guztira mila apunte baino gehiago bildu ditu, 1998 eta 2001 bitartean idatzitakoak. Eta nolakoak dira Linazasororen apunteak? Bereak (gehienak) bere autore kuttunek (Canetti, Pascal, Ory, Monzó…) idatzi dituzten batzuekin lotu ditu. Poetikoak, filosofikoak, hona hemen liburuan ageri diren batzuk: “Gauak eta egunak bat egiten duten une horretan, munduak mundu izateari uzten dio”, “Erreklamazio orriak eskuragarri jarri hilerrian”, “Heriotzak ehorzten duena Arteak ehorzten du”, “Sodoma eta Gamarra”, “Eskale-eskuz idatzi: hatzak luze, hezurtsu, biluzik, argiaren lekuko, artifiziotik urrun, sormenaren txanpon ttiki horien biltzaile”, “Idazletza gaixotasun kronikoa da. Ez du beraz sendabiderik, eta tratamendu bakarra du, eraginkorra barik errukitsua: idaztea”… Azken apunte honetan, Karlos Linazasoro bera ikusten dugu, bere “borroka” literaturaren aurrean: Isiltasunaren adabakiak-en aurkezpenean jakinarazi zuenez, “ezin naiz bizi idatzi gabe, baina idazten oso gaizki pasatzen dut”. Etorkizunari begira, badirudi tolosarrak apunteekin jarraituko duela, erantzunik ematen ez dutenekin eta gutako bakoitzaren barnean galderak sortzen dituztenekin.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro