« Narrazioak berak lakioak izaki; eta literatura iturri agorrezina bihurtzen denean | Ni nintzen (ere) hizkuntzalari »
Ahanzturaren aingerua / Maja Haderlap (Idoia Santamaria) / Pamiela, 2025
Gerra-traumak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-11-01
Maja Haderlap esloveniar jatorriko idazle austriarraren lehen eleberri txalotua, Ingeborg Bachmann Saria ekarri ziona, euskaraz dugu eta Idoia Santamariak haren prosa poetikoa eta belaunaldien arteko traumari heltzeko sentsibilitatea ongi taxutu ditu itzulpenean. Kontakizuna Karintiako nekazal herrixka batean gertatzen da, eta heltzen doan protagonista Bigarren Mundu Gerrako izugarrikeriek markatutako familia batean hazten da: ama bakarti bat, nazien aurkako borrokan partisano izan ziren aita eta aitona eta Ravensbruckeko kontzentrazio-esparruan bizirautea lortu zuen amona.
Neskaren begiradak oroitzapen zatikatuak azaleratzen ditu, hala nola, bizilagunen arteko salaketak, bat-bateko zurztasuna, kontzentrazio-esparruetako infernua, eromena, gaixotasuna edo heriotza. Baina, ororen gainetik, isiltasuna, esan gabekoaren pisu itogarriak familia-bizitza definitzen baitu.
Idazleak ez du iragana menderatzea bilatzen, harekin bizitzeko hitzak aurkitzea baizik. Horrela, familia-historiaren bidez, Austriako historiaren atal ilun eta ezezagun bat ahanzturatik berreskuratzen du. Izan ere, hizkuntza- eta kultur diskriminazioa jasan zuen gutxiengo esloveniarra eta faxismoaren aurka borrokatu zutenak baztertu zituzten erakunde austriarrek. Haderlapek ez du idealizatzen, ezta sinplifikatzen ere; historiak letra larriz jende xehearen bizitzak nola zanpatzen dituen arakatzean, konplexutasun morala agerian geratzen da, 1991n Eslovenia errepublika independente izendatu arte hedatu zen gatazkaren kontraesan guztiak erakusten dituelarik.
Eleberriak historia ofizialean inoiz izan ez zutenei ematen die ahotsa, literatura, memoriarekin konprometitzen denean, justizia-ekintza bat izan baitaiteke. Hots, idaztea ez da gogoratze ariketa hutsa, izenburuak adierazten duen bezala, etengabe hegan doan ahanzturaren aingeruari aurre egitea baita.
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza