kritiken hemeroteka

8.487 kritika

« |

Baden Verboten / Iker Aranberri / Pamiela, 2025

Bestetasunari soa Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-04-26

Xabier Lete Poesia Sariaren VII. edizioa irabazi du alemanezko izenburu deigarria duen (“Bainatzea debekaturik dago”) liburu honek. Egileak, Iker Aranberrik, komunikazio teknikari dihardu eta hauxe da literaturaren esparruan estreinakoz argitaratzen duen obra.

Hiru ataletan banaturik topatzen dugu poema sorta: “Euritean askak gainezka nola”, “Deserria desegin” eta “Jainkorik ez denean”, guztira 62 olerki. Poesian autore berria bada ere, Aranberri ahots sendo eta seguru baten jabe dela sumatzen dugu.

Estiloari dagokionez, baliabideen aniztasuna aise antzematen da, hala nola, hitzen aliterazioa erabiltzen eta errima zaintzen du irakurlearen arreta erakartzeko, bigarren eta lehen pertsonaren arteko aldaketa konplizitatearen bila, kazetaritza tankeran idatzitako olerkiak, edo bertsoen errepikapenak poemen hasieran, erdian eta bukaeran bizitasuna erdiestekotan. Horrez gain, hiztegi landuan arreta handia jarri du Aranberrik, eta naturaren elementuek berebiziko garrantzia hartzen dute poema askotan, egileak baliatzen dituen metaforetan islatuta.

Eta jorratzen dituen gaiak? Topikoetan erortzeko arriskua saihestu arren, denetarik dago; hau da, gai unibertsalei eman nahi izan dio forma, maitasunari eta heriotzari, oroimenaren botere iradokitzaileari, baina baita euskal testuinguruan ohikoak izaten ditugun beste zenbaiti ere, esate baterako, hizkuntzari, euskal identitateari edo politikari.

Lehen poema liburu honek aurkikuntza interesgarriak ditu, adibidez, irudi batzuen lanketa eta originaltasuna nabarmendu behar da. Dena dela, azken orrialdera heldu ondoren, betiko galdera etorriko zaigu burura, ea Aranberrik ibilbide poetikoari jarraituko dion ala, beste euskal poetekin jazo ohi den legez, narratibarako apostua egingo duen.

Azken kritikak

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz

Paloma Rodriguez-Miñambres

Simulakro bat
Leire Ugadi

Mikel Asurmendi

Ezinezkoaren alde
Iñigo Martinez Peña

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Asier Urkiza

31 ipuin
Anton Txekhov

Aritz Galarraga

Odolaren matxinadak
Miren Guilló

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren Elizegi

Joxe Aldasoro

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Artxiboa

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

Hedabideak