kritiken hemeroteka

8.456 kritika

« |

Berbelitzen hiztegia / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2024

Itzultzailearen ertzak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-03-01

Anjel Lertxundik hainbat genero landu izanaz gain (antzerkia, haur eta gazte literatura, saiakera, eleberriak), bere obraren ezaugarri nabarmenetako bat literatur sorkuntzaren gainean fabulatzeko duen gaitasuna da, hots, narratibaren alegiazko egitatetik haratago joateko trebezia.

Azken urteotan, bereziki, asmamen, sormen literarioari eta haren bidezidorrei buruz jardun du, esate baterako, Desertuan behatxuloa (2022) edo, are modu argiagoan, Itzuliz usu begiak (2019), zeinean itzulpengintzaren erronkez eta gazi-gozoez idatzi baitzuen. Gogoeta horiek, zalantzarik gabe, ezin dira hizkuntzatik beratik aldendu, bere ibilbidean hizkuntzarekiko kezka adierazi eta baliabideen oparotasuna erakutsi duen autorea delako.

Liburu berrian abiaburua sotila den arren —protagonistak Berbelitz itzultzaile izan den lagunarengandik jaso dituen paperak ordenatzea eta hiztegi itxura ematea—, joko metaliterario interesgarria azaleratzen zaigu, Lertxundiren alter ego gisa funtzionatzen duena, pertsonaiaren izenak idazlearen asmoa argitara ateratzen duelako: berba, ele eta hitzen elkarketatik eratorria. Egia da, dena den, ez duela estreinakoz baliatu, EIZIE elkarterako atondu zuen testu batean jada agertua zelako 2004an.

Gauzak horrela, saiakera ote dugu esku artean? Zuzenagoa litzateke genero hibridoaz hitz egitea, kontrazalean azaldu bezala, obra honek fikzioa eta saiakera elkartzen dituelako. Alfabetoaren arabera irakurtzen dira pasarteak, laburrak beti, nahiz eta batzuetan hizpide bera errepikatu. Edonola ere, oso erakargarria eta atsegina begitandu zait liburua, idazle handi bihurtu duten ezaugarriak hauteman daitezkeelako. Hartara, irakurlea txundituta uzten dute Lertxundiren jakituriak eta idazkerak. Ahozko tradizioa, umorea, testuartekotasuna, kultura zein hizkuntzarekiko maitasuna, humanismoa… Orok du bere sarrera hiztegian.

Azken kritikak

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Paloma Rodriguez-Miñambres

Politeismo bastarta
Jule Goikoetxea

Jon Jimenez

Arturoren uhartea
Elsa Morante

Asier Urkiza

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Nagore Fernandez

Zenbaki gorriak
Jon Arretxe

Joxe Aldasoro

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Martin-Etxebeste

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Mikel Asurmendi

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena

Jon Martin-Etxebeste

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Amaia Alvarez Uria

Arrabioen gerra
Karel Capek

Jon Jimenez

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Asier Urkiza

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Nagore Fernandez

Negu batez Mallorcan
George Sand

Aritz Galarraga

Trilogia
Jon Fosse

Hasier Rekondo

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak