kritiken hemeroteka

8.396 kritika

« |

Bihotz-museo bat / Leire Vargas / Elkar, 2024

Ni zuekin Irati Majuelo / Berria, 2024-11-10

Poema liburu berria argitaratu du Leire Vargasek eta harekin batera itsas bidaia bat: portu onerako naufragio ez-dramatiko bat. Itsasaldietan barrena, hondarretan galduta zein etxe berri bateranzko bidean topatutako lagun, maitale, bihotz eta keinuekin museo bat osatu du. Poema bakoitzaren bidez egiten digu, orain, hitzez gordetakora bertaratzeko gonbidapena.

Idazleak ni poetiko argia aurkezten du, baina poemak ez dira indibidualtasunean ardazten. Hala ere, ez da ahots kolektibo bat, ez du gu bat osatzen, ezpada ni zuekin. Besteekin, besteen bidez, besteei esker eraikitzen da poemak gidatzen dituen ahotsa, eta hala, elkarrekikotasun bat adierazten du une oro, eta harekin ideia bat: bide berean gurutzatzen garen pertsonok elkar gurutzatzen dugula. Izan ere, ni poetikoa gorputzaren bidez espresatzen da, baita hark irudikatzen dituen zu/zuek horiek ere. Elkar ukitzen duten gorputzak dira, elkar entzuten, miazkatzen dutenak, elkarri distantziak ezartzen dizkieten gorputzak. Finean, elkarri eragiten dioten gorputzak.

Bide horretan, hausnarketa interesgarriak aurki daitezke gorputzaren materialtasunak ezartzen dituen mugen inguruan, hala nola Norbere mugak poeman. Afektuak, idealak, ametsak gorpuzteko sortzen diren ezintasunak ikusgarri egiten ditu Vargasek, eta horiek hizkuntzaren bidez zehazten saiatzen da. Hala ere, hizkuntzaren gabeziak jartzen dira agerian ahalegin horretan, Ekintza baino ez II edo Amapolak ahoan poemek erakusten dutenez, sarri hitzak ere ez baitira aski.

Maitatzeko beste era batzuen bila ari da idazlea —“jada ez dut maitasun absolutuan sinesten”—, norbere ardatzetik erauziko ez duten moldeen, bestearen askatasuna errespetatuko duten moduen bila. Zauriak estali gabe, maitasunaz ari da bere zentzurik zabalenean, sostengatzen duten ororen eskuetan aurkituz bilatzen ari den hori. Esker oneko begirada horretatik, baina, beste min bat dakar azalera: nola egin zeharkatzen duten gorputz horiek guztiak zaindu, eutsi eta gordetzeko: “maite dudan orok iraun dezan”.

Honenbestez, idazketa argi eta, areago, argitsu baten bidez bere burua berrikusten ari den idazle bat igar daiteke poemotan. Atzera begira, baina baita alboetara so eginaz ere, “ari naiz” dio. Azken esaldian laburbiltzen duen gisa, “eskerrak ia guztia/ daukadan ikasteko oraindik”.

Azken kritikak

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Arkeologia haragitan
Beñat Arruti

Irati Majuelo

Norberak maite duena
Miren Billelabeitia

Amaia Alvarez Uria

Mendeku eskubidea
Ernesto Prat Urzainki

Jon Jimenez

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Asier Urkiza

Rifqa
Mohammed el-Kurd

Ibon Egaña

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak