« Unibertso bat paperezkoa | Zentauroak, unikornioak… »
Mendeku eskubidea / Ernesto Prat Urzainki / Elkar, 2024
Mendeku eskubideaz Jon Jimenez / Gara, 2024-10-20
Ezin zezakeen identifikatu arrantzatua, baina argi zegoen ez zela arrain bat. Ahal zuen pita guztia bildu eta ezker eskuarekin hartu zuen. ‘Zer duk hau?’. Begi arranpaloekin behatu zuen. Eskuan zuena ulertu zuelarik, bularretik ateratzeraino azkartu zitzaion bihotza. ‘Ostia!’. Foralek arrantzalearen bertsioa berretsi zuten: heldu baten zakil-barrabilak ziren, zerrote batekin zakarki moztuak”. Hilotza aurkitu zuten bertze dei bati eskerrak: “Berehala identifikatu zuten gorpua. Abdel zen, aspalditik Elizondon bizi zen marokoarra, eta zakil-barrabilak falta zituen, basatiki moztuak. Puzzlea osatua zegoen”.
Edo ez hain osatua. Izan ere, Ernesto Prat Urzainki ‘Little’k (Berriozar, 1978) “Mendeku eskubidea” (Elkar, 2024) eleberri beltzean —beltza, ez poliziakoa— eraiki duen matazak pieza anitz gehiago baititu. Abdel eta Ernesto beraien eta Larruren, hiru pertsonaien ibilerak atal laburren bidez aldizkatuz sortuko du trama guzia Pratek. “Telleria eta gero, zer?” (Elkar, 2017) bere aurreko eleberritik ekarriko ditu zenbait pertsonaia —Lurra zen Larru aurrekoan—, kezka, helburu eta eszenatoki. Hala, (h)Ilbeltza Euskal Eleberri Beltzaren Astea antolatzen duen kolektiboaren grinekin bat eginez —Prat da kideetako bat, hain zuzen—, Baztan agertoki huts eta kamutsa izatetik —idiliko eta mitikoa— munduko leku normalki anormala izatera ekarri du Pratek, bertze edozein landa —zein hiri— eremutan gerta daitezkeen egoerak bertan paratuz: arrazakeria, matxismoa, kapitalismoaren basakeria edo Guardia Zibilaren jazarpena. Hortaz, aipatu hiru pertsonaien arteko lotura Baztango Gizarte Zerbitzuetako enplegu babestuko taldea izanen da, destainaz Zabor-Brigada deitzen dutena.
Agertokia hori badu, leitmotiva bertzelakoa da. Bukaera arte zain mantentzen gaituen, estilo erraz eta soilaz eta umore finez idatziriko eta nafar euskararen printzez beteriko eleberri honek hiru pertsonaien, hiru hariren, bitartez mendekuaz arituko zaigu. Ernesto Pratek bere burua sartu du narrazioan, fikzionatu dituen tarteek sinesgarritasun aire bat dutela betiere, bizi izan duena eta bizi duena. Idazle, militante eta idazle militantearen arrangurak tartekatuko dizkigu, bere mendeku pertsonalak agerian utziz. Bide askatzaile horretan, idazle militanteak euskal literaturak bera bezalako egile bati gordetzen dion tokia, bere aurreko eleberriak ikastetxeetan jasandako zentsura edo eleberri beltzaren funtzioa mamurtuko ditu, tortura dela-eta Orwell eta Marlaska aurrez aurre jartzeraino. “Ospe txarra du mendekuak, baina bertze ezerk ez zaitu horren aske sentiarazi”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez