kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Gizadiaren oren gorenak / Stefan Zweig (Edorta Matauko) / Katakrak, 2023

Oren gorenez Jon Jimenez / Gara, 2024-03-24

Mundu-ikuskera oro gizakiaren irudi batetik, antropologia batetik, abiatzen da nahi eta nahi ez. Joxe Azurmendiren obra guziaren atzean bada ideia bat zeinetan gizakia animalia bezala ulertzen den eta, errinozeroak adarrak nola edo kameleoiak kolorez aldatu nola, gizabereak bere burua egiteko askatasuna duen ezaugarri behinena.

Denbora zatikatu dugu, orainaldi infinitutik askaturik gara eta, ondorioz, ez-izateak definitzen du gure izaera: jada ez garena (memoria) edo oraindik ez garena (ametsa). Bide-buru horretan kokatzen ahal dugu Stefan Zweig (Viena, 1881) idazle handia. Baita askatasunaren aldarrian ere.

Hori guzi hori “Gizadiaren oren gorenak” (Katakrak) liburuan aurkitzen ahal dugu islaturik hobekien. Bi mundu gerren artean idatzi zuen Zweigek, hasieran bortz pasarte historiko erranguratsu bildu zituelarik eta, azkenerako, 1940an, 14ra luzatu zuelarik. Azurmendik ez bezala, idazle, biografo eta bakearen aldeko ekintzaile izandako Zweig judu-austriarrak modernitatean bazuen oraindik halako fede bat. Hiroshiman bonba atomikoa jaurtitzeke zen eta, urteak naziengandik ihesi, Azken Soluzioa delakoa baino hilabete lehenago egin zuen bere buruaz bertze Brasilen.

Zweigen beraren bizitza eta amaia izanen zenaren aieru moduan irakurri behar den pasartea da liburua irekitzen duen Marko Tulio Zizeronen thriller politikoa. Julio Zesarren estatu-kolpearen ostean, deserriraturik eta etsirik, politika pentsamenduak eta idazketak ordezturik, Erromako errepublika zaharrean oinarrituriko askatasuna buruan. Honen atzetik etorriko dira thriller politiko gehiago, setio eszenak, itsas guduak, inperioen goratze eta galerak, abentura istorioak… interludio literario eta musikatuez mozturik. Ia mundu osoko kokapenak erakusten badizkigu ere, gizadia arras mendebaldarki eta gizonki pentsatu digu Zweigek. Eta, hala ere, historia literatura bihurtzeko duen sen bereziak gatibu mantentzen gaitu orri-iragate bakoitzean, jakin-gosez.

Ikusten dugu nola bazterreko ekintzek gerora izan duten eragina eta, halaber, ekintza historiko handi orok izan duela bere sabelazpia, zeinetan pertsona arrunten lepo geratzen den azken erabakia. Hala ikasten diogu Zweigi, ideia handi-mandiek baino eragin handiagoa izan dutela gizatiarragoak diren zioek: botere nahia, diru gosea, handiustea, hilezkortasuna edota, apaletan apalena, ahal dela onik eta bizirik ateratzea. Bat-batekotasunak, zoriak eta ustekabeko jenialitate txinparta batek aldatu zuten gure etorkizuna, “Gizadiaren oren gorenak”-ek gure iraganaren eta, apika, gizakiaren beraren hautematea aldatuko duen bezala.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak