« Bizitza labirintoa den uberan, ducados bat ezpainetan | Orainaren eta iraganaren ateak »
Independentzien eguzkiak / Ahmadou Kourouma (Aiora Jaka) / Erein / Igela, 2023
Norbere lurrean arrotz Irati Majuelo / Berria, 2024-02-04
1960ko hamarkadaren amaieran argitaratu zuen Independentzien eguzkiak eleberria Ahmadou Kourouma malinkeak. Zalaparta ugari sortu zuen lan honek sorreran, izan ere, Afrikako zenbait herrialdetan lortutako independentzia berriak auzitan jartzen baitzituen, europarren kolonizazio luzeak haren ondorenean ere utzitako arrasto sakona argitara ekarriz. Orain, gurean irakur dezakegu Literatura Unibertsala bildumaren bidez. Aiora Jakak izan du euskaratzeko ardura, eta ez txikia, hizkuntzaren auziak bai baitu zeresanik nobela honetan.
Kolonizaturiko inguruetan bizi izan diren idazleen kasuetan, ohikoa da kolonizatzaileak ezarritako hizkuntzan sortzea, haren bidez eskolatu diren heinean. Hala da honako honetan ere, alabaina, idazleak etxeko ez duen hizkuntza hori arrozteko saiakera egiten du. Hau da, malinkeraz pentsatutako testua frantsesez idatzita dago, Kouroumak argitu modura. “Nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz”. Kolonizatzailearen hizkuntza bihurritu, apurtu, desnaturalizatzen du, beraz, ahozko tradizio afrikarrera hurbiltzeko. Itzulpenak bigarren filtro batetik iragaten du malinkerazko sintaxia, erritmoa eta mundua izendatzeko manera. Ageriko zailtasunak aipatzen ditu itzultzaileak hitzaurrean, eta egon badaude. Hala ere, Jakak asmatzen duelakoan nago.
Norbere lurrean arrotz sentitzearen paradoxa azaltzen du muinean Kouroumaren lehen eleberriak. Fama du protagonista nagusia, Horoduguko printzea, Doumbouya tribu boteretsuko azken buruzagia. Independentzien eguzkiekin, kolonizazio osteko garaia hastearekin bat, ordea, gain behera etorritako dinastia ordezkatzen du Famak. Hirian bizi da Salimata emaztearekin, miseriatik gertu. Antzutasuna pairatzen du bikoteak, eta ondorengorik sortu ezinak frustraziora eta obsesiora kondenatzen ditu, Famaren gainbehera leinua. Finean, Fama postkolonizazioaren testuinguru berri eta konplexuan bere lekua aurkitu ezinik bizi den gizona da, eta jendeak oraindik ere begirunea dion arren, hein handi batean galdu den mundu baten parte dela geratzen da agerian.
Independentziak ekarri behar zituen garapen promesak ez dira bete, antzinako tradizioak ez dira jada lehen zirena; zer da afrikarrei geratzen zaiena? Iraganeko kolonizazioaren minak ahaztu gabe zein independentziek sortutako itxaropena erromantizatu gabe idatzitako istorioa da hau. Kouroumak ironia handiz kontatzen ditu bere herrialdean eraldaketa politikoek eragindako kultura eta pentsamolde talkak, herritar askoren nahasmen sentsazioa. Alabaina, bizipen mingarri eta traumatikoak azaltzen badira ere, komikotasunak gailen egiten du malinkearraren idazkeran, bere herriak bizitako krisi sozial, kultural eta politikoa parodiara eramanez.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres