kritiken hemeroteka

8.693 kritika

« | »

Puta / Nelly Arcan (Miel A. Elustondo) / Alberdania, 2022

‘Your body is a battleground’ Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-06-25

Ohean irakurri dut liburu hau eta ez dit amets goxo edo hezerik ekarri. Egileak erabiltzen dituen irudien arteko bat da ohea, bizitza eta heriotzaren gunea izan daitekeena berarentzat. Ispilua ere maiz agertzen da, bere ahizparekin, bere amarekin, bere lankideekin simetria jolasak egiten ditu tarteka, identifikazioaren bidez bere burua desagertzeraino. Errezelak dira beste irudi bat, auzoei ezkutatzen diete gelan puta eta bezeroaren artean gertatzen direnak. Eta aldizkariak behin eta berriz aipatzen ditu emakumeen kosifikazio eta hipersexualizazioaren erakusgarri, gazte eta eder izan beharra, sistema heteropatriarkalarentzat desiratuak eta baloratuak.

Nelly Arcanen Puta liburua 2001. urtean argitaratu zen eta polemika handia piztu zuen. Hitzostean esaten den moduan, bere gorputzari, puta izaerari eta azentu quebectarrari gutxiespenez egiten zioten erreferentzia hedabide eta kritika misoginoek, eta apenas aipatzen ziren lanaren ekarpen literarioak. Niri Virginia Woolfen stream of consciousness edo kontzientzi-jarioa ekarri dit gogora; Mary Shelleyren Frankensteineko abandonoaren oinazea; Annie Ernauxen estilo gordina; Amelie Nothomben autofikzioaren bilaketa; Danele Sarriugarteren esaldi luzeak Erraiak-en; edo Alaine Agirreren Odol mamituakeko gaitzean murgiltzea.

Bere psikoterapeutarentzat idazten hasi zen, unibertsitateko ikasketak ordaintzeko prostituzioan egindako ibilbideari buruz hausnartzeko. Asoziazio librearen bidez jardun zuen lan literario gogor baina mamitsua onduz. Berrehun orri horiek irakurtzeak sistema heteropatriarkalean emakume izatea zer den eta zein ondorio dituen gogoraraziko digu hitzen jarioaren bidez eta gorputzaren kurba bakoitzari gupidagabe begiratuta.

Maria birjina eta Eva bekataria; edertasunaren kanona eta adinkeria, derrigorrezko heterosexualitatea eta pentsamendu heterozuzena, familia harremanak eta maitasuna, depresioa eta suizidioa, hitzen okada luzea, estilo zuzena, fikzioa eta saiakera, sintaxiaren erabilera, begirada marjinala, metaforak eta errepikapenak, tentsioak eta kontrasteak… Gauza askori buruz hitz egiteko aukera ematen digu liburu honek, Mendebaldeko jendarte androzentriko eta sexistaren erradiografia ketu bat osatzen duelako.

Azken kritikak

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak