kritiken hemeroteka

8.829 kritika

« | »

Idi orgaren karranka / Victor Hugo (Koldo Izagirre) / Elkar, 2002

Bidaiari erromantikoa Javier Rojo / El Correo, 2003-10-01

Udako oporrak amaitu dira, eta agian komenigarria izan liteke bidaiari erromantikoek nola betetzen zituzten beren oporraldiak ikustea. Izan ere, munduan beste askok bezala, Victor Hugo idazle frantsesak oporraldiak bidaiak egiteko aprobetxatzen zituen. Baina bidaiari erromantikoek bidaian zehar ikusitakoa erabiltzeko joera zuten, handik libururen bat egiteko. Victor Hugo 1843 urte aldera pasatu zen Euskal Herritik, gazte denboretan egindako beste bidaia bat gogoratzeko asmorekin. Eta Euskal Herrian ikusitakoaz ohar modujo testu batzuk idatzi zituen. Testu hauek osatzen dute “Idi orgaren karranka” izeneko liburua, Koldo Izagirrek itzulia eta Joxe Azurmendik prologatua. Idazlea erromantikoa izanik, lehenengo karlistadatik atera berria zen Euskal Herri honetako edozein agerkaritan herri baten izpiritua ikusten zuen, egoera naturaletik hurbil dagoen herri bat balitz bezala. Jakina, frantses zibilizatuari, Paris ez zen guztia basati xamarra iruditu behar, eta mundu basati horretan gustura ere aurkitzen bazen ere, beti zibilizaziora itzultzeko aukera zuen. Beraz, ohiturak, atzerritarrari arrotz zaion bizimodua eta paisaiaren presentzia ikus ditzakegu, itzulpenean inpresionismoz zipriztinduta dirudien testu dotore honetan.

Azken kritikak

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak