« Poesia mirari suertea delarik | Zaharrak berri »
Hamahiru ipuin / Luisa Carnes (Danele Sarriugarte) / Erein, 2022
Klase-kontzientziaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-10-29
Luisa Carnésen kontakizunek 1930-50 hamarkadetako Espainiaren egoerari pultsua hartzen diote, nahiz eta Mexikoko erbestean idatzi gehienak. Hamaika urterekin ikasketak utzi eta lanean hasi behar izan zuen eta esperientzia horiek bere konpromiso politikoa eratzen lagundu zuten. Autodidakta izanik eta kontzientzia sozialak hauspoturik, bidegabekeria, boteretsuen jarrera gupidagabea, beharginen eta emakumeen egoera kaskarra, besteak beste, azaleratzen dira liburu honetan.
Protagonisten beldurra eta etsipena antzematen ditugu maiz. Adibidez, Gerra Zibileko galtzaileen lotsa, umiliazioa islatzen dira kartzelatik atera berri den emakume baten lehenengo eguna aurkezten duen ipuinean, iragan samurraren eta orainaldi ilunaren arteko oreka ezinezkoa azpimarratuz (“Etxea”). Beste batean, Frantziako erbesterako bidaian gaixotzen den umearen bakardadeak zirrara eragiten digu (“Iparrorratzik gabe”).
Carnések ez du detailerik aurrezten pobreziaren itzal luzeaz idaztean, bizipoza itotzen eta duintasuna eragozten duenaz, adibidez, oliba-biltzaile gaztea ezin da ezkondu gaizki ordaindutako lana errefusatu ondoren (“Olibondoak”). Intolerantziak eta arrazakeriak ere pertsegitzen dituzte protagonistak (“Smith jaun-andreak”). Errealitate garratzaz jabetuta, amaierak ez dira, oro har, itxaropentsuak, gordinkeria mukuruka.
Gizartearen gaineko begirada kritikoa eskaintzen du autoreak, kutsu politikoa adierazten duen salaketa sumatzen delarik (“Ama ereilearen unea”). Hala, baztertuen eta behartsuen miseria gorria agerian jartzeko aldarrikapenak lastatu egiten ditu zenbait istorio irakurlearen kontzientzia astindu nahian. Dena den, Carnésen prosa sendoak ertzeratzen du didaktismoaren arriskua eta Sarriugarteren itzulpenak lortzen du idazlearen ahotsa taxuz jasotzea.
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza