« Mito bat eguneratzen | Kritikaren komunitateaz »
VHS / Oier Guillan / Susa, 2020
VHS Xabier Etxaniz Rojo / Aizu!, 2021-04
Idatzi gabeko kodez beteriko lurraldea da literatura. Demagun pertsonaia batek detektibe bat kontratatu duela hilketa bat ikertzeko; hori jakiteak eleberri beltzen giroan kokatuko gaitu. Demagun pertsonaia batek iraganean autoz egin zuen bidaia bat kontatu nahi digula; orduan, road-movien parametroetan egongo gara. Demagun egileak irakurri duen liburu garrantzitsu baten pasarteak helarazi nahi dizkigula… bada, kontuz!, metaliteraturan murgilduko gara eta seguruenik… Alabaina, Oier Guillanek idatzitako VHS honetan, ezer ez da dirudiena. Oierrek kodeak lausotu egiten ditu, jolas amaigabe batean nahasten ditu, eta desitxuratuta aurkezten dizkigu, halako moldez, ezen hilketa ez den hilketa, aipatu detektibeak gertatutakoa ikertu ez eta emozioak ikertzen dituen, eta egindako bidaia ez den gauzatzen mapetan, ezpada memorian. VHS eleberria da, baina antzerkia dirudi. Ez da poesia, baina poesia bizi nahi duen protagonista bat dauka. Ez da metaliteratura, ezta oroitzapen liburua ere, nahiz eta bietatik izan mordoa. VHS eleberria da, bai, baina baita askoz gehiago ere. Liburu zorrotza eta ausarta da. Oierrek karta berriak banatu dizkigu. Baita joko arauak aldatu ere. Zurea da, irakurle maitea, kode berriak onartzeko (ala ez onartzeko) erabakia. Nik neuk onartu nituen, eta ikaragarri gozatu nuen liburua irakurtzen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera