kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

VHS / Oier Guillan / Susa, 2020

Arteaz, bizitzeaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-08-29

Pertsonaia batek, Ilehoriak, detektibea kontratatzen du hogei urte lehenago gertatu den Victorren heriotza argi dezan. Hauxe da “VHS” eleberriaren abiapuntua eta hala esanda edonork pentsa lezake literatura beltzeko liburua sortu duela Oier Guillanek. Izan ere, idazleak literatura mota horren topikoak baliatzen ditu, baina bere eskuetan irakurleen aurreiritzi eta espektatibekin jolasteko tresna bihurturik agertzen zaizkigu. Detektibeak, ez-ohiko bideak erabiliz, Victorren heriotzaren atzean egon litekeenaz aztertzeari ekiten dio, eta ikerketa honetan jakingo dugu nola ezagutu zuen Ilehoriak Victor, antzerkian aritzen zena, 90eko hamarkadaren amaiera aldera Sevillara egin zuen bidaia iniziatiko batean.

Kontaketan nabarmenduko da pertsonaia guztiek artearekin duten harreman estua. Baina anekdota hauek azaltzen diren bitartean, behin eta berriro azpimarratzen da nobelan agertzen diren pertsonaiak fikziozko izakiak direla, diskurtsoaren izaera literarioa azpimarratuz, istorioak irakurleengan sor dezakeen lilura apurtuz.

Fikzio honetan egileak jainko baten antzera jokatzen du, eta pertsonaia malguak, zehaztugabeak, androginoak aurkezten ditu bere asmoak bete ditzaten, topikoak erabilita espektatibak eraikitzen eta deuseztatzen dituen bitartean. Literatur eraikin honen bidez, gai asko ekartzen dira hizpidera, hasierako anekdota barik gai horien inguruko hausnarketa baita nobela honen ardatza. Arteaz, literaturaz eta antzerkiaz hitz egiten da, eta hauek betetzen duten eta bete beharko luketen lekuaz; oroitzea eta ahanztura ere maiz agertzen dira kontaketan. Baina batez ere, bertan aipatzen da nola zinismoak ilusioa ordezkatzen duen denboraren igarotzearen ondorioz. Nobela, itxuragatik collagearekin parekatu daitekeen testua, batzuetan dentsoa da, kontraesankorra ere bai behin baino gehiagotan. Edonola ere, literatur anbizioaren emaitza.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak