« Errefusa gara (?) | Arteako baso sarria, poeta maiteminduaren… »
Laranja mekanikoa / Anthony Burgess (Ion Olano Carlos) / Meettook, 2018
Laranja mekanikoa / Begitu, 2020-04-16
Zalantza barik, Laranja Mekanikoa Anthony Burgess idazle estimagarriaren eleberririk ezagunena da, baina argitaratu zanean, 1962an, oharkabean pasau zan. Benetako ospea 1971n etorri jakon, Stanley Kubrick-ek zinemaratu ebanean. Orduan bai, zalaparta itzela sortu zan: pelikuleak kritika gogorrak jaso ebazan erakusten eban indarkeria gordinagaitik, eta honek gazteriarengan izan eikean eraginagaitik. Herrialde batzuetan debekatu egin zan, eta AEBn film pornografikoentzat erabilten dan X kalifikazinoa emon jakon. Erresuma Batuan, filmaren eraginari egotzi jakozan zenbait krimen ?gazte batzuk eskale bateri emondako jipoia, eta taldean egindako bortxaketa bat, besteak beste?, eta Kubrick-ek berak erretirau egin eban pelikulea zinema aretoetatik, presinoai amore emonda. Burgess-ek, ostera, tinko eutsi eutsan kritiken zaparradeari, bere liburuak asmo moral eta filosofikoak eukazala behin eta barriro azalduz, bere argudioak inor gitxik entzun gura ebazan arren. Baina, gatozan harira.
Laranja mekanikoa, etorkizun hurbil baten girotutako eleberri distopikoa da. Alex eta bere lagunak ?guztiak nerabeak? moloko izeneko esne eta droga nahasketa bat edaten dabe, eta ultraindarkeriaz gozatzen dira: bortxaketak, kate eta labanakaz egindako burrukak, lapurretak, jipoiak… Edozerk balio dau zirrarea sentidutearren. Baina, egun baten, poliziak harrapau egingo dau Alex, eta kartzelan, Ludovico izeneko bergizarteratze programa esperimental baten sartuko da, bere nortasuna erabat aldatuko dauana. Hau guztiau, Alex-ek berak kontetan deusku lehenengo personan, berak eta bere lagunak erabilten daben nadsat berbakerea erabilita.
Burgess-ek, noski, ez eban inondik inora bat egiten bere pesonajeak erabilitako indarkeria honegaz guztiagaz. Ondo ezetuten eban biktimen oinazea: gerra denporan, bere andrea, Lynn, bortxatu egin eben lau desertore estadubatuarrek, gertakari honen ondorioz sabelean eroian umea galdu ebalarik. Mamu eta deabru honeei aurre egin eutsen Burgess-ek liburu hau idazteko, ataletako baten, Alex eta bere lagunak antzerako krimen bat egiten dabe-eta. Baina bitxia bada be, idazleak komedia baltz baten tonua emon eutsan eleberriari, kontautakoak, hain larria izanda, groteskoaren maskarea behar baleu legez. Eta oindino bitxiagoa dana: biktimearen ikuspuntua hartu beharrean… kriminalena hartu eban! Izan be, liburuaren helburua erabakimen librea aldarrikatzea da; personak ?persona izateko? ongiaren eta gaizkiaren artean aukeratzeko askatasuna izan behar dabela, alegia. Dohain hau ez deutso ukatu gura ezta Alex zitalari be. Beraz, erredimiduko bada aukera personal baten ondorio izango da, eta hau kontuan ez daukien bergizarteratze programak porrot egingo dabe. Kubrick-en pelikuleak mezu hau traizionau egin ebala uste eban Burgess-ek, eta horregaitik, sabore garratza itxi eutsan, estetikoki sano gustau jakon arren.
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi