« Errealitatea, koska bat estuago | Hotzaren epela »
Hotz industriala / Julen Belamuno / Susa, 2020
Bizitzan isolatuak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-06-27
Bizitzan beste aukera batzuk egon daitezke. Bizitzak hartu duen ibilbidean noizean behin zeharkako bide bat hartuta beste norabait joan daiteke. Ideia hauek fantasia hutsak izan ohi dira, baina, aldez edo moldez, aurkitu daitezke Julen Belamunok “Hotz industriala”n argitara eman dituen bost narrazioetan parte hartzen duten pertsonaia nagusiengan. Narrazioek oso protagonista markatuak dituzte, argumentu osoa haien inguruan harilkatzen baita: hozkailu industrialak konpontzen dituen langilea; Berlinera bizitzera joandako gizona; farmazia noiz irekiko zain dagoena; Errioxan etxea daukan emakumea… Pertsonaia hauek erdigunean daudelarik beste osagaiak haien inguruan mugitzen dira. Itxuraz bizitza orekatua dute, baina horrek ez du esan nahi asebeterik daudenik. Eta momentu horietan bizitza aldatzeko ideiak bere tokia hartzen du. Gehienetan modu latentean dago pentsamendu hori, baina kasuren batean era esplizituan agertzen zaigu pertsonaiek beste bat izateko duten desira, etengabeko ihesaldia dirudien jokaera hartzen dutelarik. Eta gertatu ohi den bezala, ihesaldia ezinezkoa dela erakusten da, azken finean beren buruei itzuri ari baitira.
Protagonistek, bestalde, harremanak oso pertsonaia gutxirekin dauzkatenez gero, bakardadearen inpresioa handia da, eta areagotu egiten da haien inguruko xehetasunak eskaintzen direnean: idazleak trebetasun handia erakutsi du besteengandik horma bat balitz bezala banatzen duen ingurua islatzeko eta adibiderik hoberena lehenengo narrazioa dateke, izenburutik bertatik istorioan parte hartzen duten bi pertsonaien arteko harremana islatuta dago-eta. Izan ere, xehetasunez beteriko inguru izoztu horretan protagonista burbuila batean bezala dago, bakartuta. Gizakiaren isolamendu existentziala adierazten duen idazlan bikaina iruditu zait narrazio liburu hau.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera