« Subjektu berria | Botere jokoak »
Ene herri txikia / Gaël Faye (Irati Bereau) / Igela, 2019
Sudur kontuak soilik? Hasier Rekondo / Deia, 2019-11-23
“—Orduan zergatik egiten diote gerra elkarri? —Sudur bera ez dutelako”. Ume baten galdera inozoari sarraski baten ziorik zentzugabeenak soilik erantzun diezaioke. 1994an Ruandan (8 hilabeteren buruan 800 mila lagun eraildako baino gehiago, osotara kasik milioi 1 lagun zenbait iturriren arabera) jasandako genozidio ulergaitza, Burundiko gerra eta haien ingurumariak ditu hizpide, Ene herri txikia (Igela, 2019) Gäel Fayeren nobela honek. Burujumban, Burundiko hiriburuan, 1982an jaiotako idazleak ondo baino hobeto heltzen dio literaturaren erronka nagusiari: istorioak garden kontatzeko beharrizana. Istoriook historiarik latzenak direnean ere norbaitek kontatu behar baitu, berdin dio Primo Levi edo 12 urteko mutiko bat izan.
Eta horretarako, oroimenaren indarra baliatuko du. Musikaria ere baden Fayek nobelaren protagonista ez dela bera argiro nabarmentzen saiatu arren (eta nobelak gutxi du auto-fikzio madarikatutik), Gouncout saria lortu zuen eleberrian egilearen ezaugarriak dituen narratzailea mintzo zaigu lehen pertsonan: 1992an, genozidioaren atarian, 12 urte zituen Gabrielek ere aita frantziarra, ama ruandarra, eta Burundin garatu haurtzaro bat zituen… Apika, nobelak duen elementurik harrigarriena protagonistaren ikuspuntuaren erabilera da: 12 urteko mutikoa Afrikako politikaren ezkaten berri ematen baitu, arestian aipatukoa kutsu naif hori lagun sarri, eta beste batzuetan aldiz, gurean egoera politikoak aztertzeko zenbait Twitter-eko politologok ohi darabilten baino sendotasun gehiago agertuz.
Historia handiaren atzean dagoena genozidioaren inguruko tutsi eta hutuen arteko borroka etnikoak eta politikoak badira ere, non fineziaz desmuntatzen baitiren Afrikaren gaineko manikeismo guztiak eta ikuspuntu lar azalekoak (Paul Theraux idazle gogoangarria etorri zait gogora narrazioan aurrera egin ahala), nobela nobelatzarra egiten duena narratzaileak garden eta zuzen saminez bete garai hartako kolorea, musika eta zaporeak islatzeko duen maisutasuna da.
Horrela bada, euskal itzulpengintzaren urrezko aroan barneratuta oraindik orain, Irati Bereauk taxuz ekarri ditu euskara Fayeren frantsesaren kolore, musika eta zapore horiek. Bitxia bada ere, nik dakidala Igela argitaletxearen harribitxi honek ez du inongo iruzkinik jaso euskal kritikarien artean, litekeena da itzulpengintzak oraindik orain lortu ez izana sorkuntzak duen oihartzuna, itzultzen denean sortu ere sortzen den arren. Liburu hau aurten euskaraz argitaratu onenen artean dago eta kitto.
Nobelara berriro etorrita, bitxiena sarrazkiez harago kontatzen dena da. Auto laguntza liburu teraupetikoen garaian, Fayek benetako literatura eraiki du sabana odoleztatuetatik, alta bada, umorerako prestutasuna galdu barik. Eta agian horrek egiten du nobela afrikar, europearrok nekez ulertu baitezakegu umorerik gabe ezin daitekeela aurre egin bizitzak eskaz iraun dezakeenean. Memoriaren bidez testigu izatea erraza da, dena galdu ondoren kolorez eta bizi grinez narratzea bestelako kontua da. Narratzaile bikainek bakarrik egin baitezakete.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres